Editatoia, idazle eta zientzialari emakumeak Wikipedian ikusarazteko eguna

Emakume Idazleen Eguna Clásicas y Modernas elkartearen, Emakume Zuzendari, Exekutibo, Profesional eta Enpresarien Espainiako Federazioaren (FEDEPE) eta Espainiako Liburutegi Nazionalaren arteko egitasmoa da, eta helburu du literaturaren arloko emakumeak agerian jartzea eta emakumeok historia osoan jasan duten bazterkeriari aurre egitea. Emakume Idazleen Eguna urtero egiten da, urriaren 15aren hurrengo astelehenean (Santa Teresa Avilakoaren jaieguna da urriaren 15a). Aurten, 2016an, urriaren 19an izango da Emakume Idazleen Eguna.

cartel_wiki_bilingueUniversidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateak (UPV/EHU), bestalde, Zientzia Astea antolatzen du, Zientziaren, Teknologiaren eta Berrikuntzaren Astea alegia, gazte eta helduek, haurrek edota inguruarekiko jakin-mina duten pertsona guztiek aukera izan dezaten zientzia ikusteko, entzuteko, sentitzeko eta eztabaidatzeko egunero-egunero zientzian aritzen direnekin. Azaroaren hasieran egin ohi da; 2016an hamabosgarren edizioa antolatuko da, azaroaren 4tik 8ra bitartean.

za

Aurtengo Editatoia, berriz, Emakume Idazleen Egunaren eta Zientzia Astearen arteko egun batean egin nahi izan dugu, emakume zientzialari eta idazleei balioa emateko xedez. Izan ere, zientzia eta literatura badirudi oso bestelako bi mundu direla, baina arlo horretako emakumeak berdin-berdin diskriminatu izan dira historian.

Wikipedian emakumeei buruzko artikulu oso gutxi daude, gizonei buruzkoak baino askoz gutxiago inondik inora ere. Desoreka hori dela eta, emakumeak oraindik ere ikusezin dira herritar gehienentzat, zientziaren eta literaturaren esparruan batez ere.

Zientzian, teknologian, literaturan eta edozein giza alorretan eredu femeninoak edukitzeko modu bakarra emakumeen lanak irakurtzea, ezagutzea eta baloratzea da, eta, hori lortzeko, emakume gehiago animatu behar dira Wikipedian beste emakumeen lorpenei buruz hitz egitera.

Zientzialari eta idazle emakumeak Wikipedian ikusarazteko Editatoia egunarekin, gainera, bertan behera utzi nahi dira estereotipoak: Kultura biak estereotipoarekin hasita (“zientziak eta letrak” jarduera komun honen bidez elkartuz), erakutsi nahi dugu ezagutu eta aitortu beharreko emakumeak egon direla eta daudela zientzian eta literaturan.

Noiz eta non

Urriaren 19an, asteazkena, 10:00etatik 18:00era, etenik gabe

  • 10:00-12:00 Hitzaldi-Tailerra Montserrat Boixen eskutik: Wikipedia en clave de igualdad y de diversidad. Posibilidades de trabajo con Wikipedia en la universidad.
  • 12:00-18:00 Editatoia, emakume idazle edota zientzialarien biografiak osatu, itzuli edota sortzeko.

Lekua: Ikastaroetako informatika gela (seigarren solairua). Leioako Campuseko Biblioteka Nagusia (UPV/EHU). Sarriena auzoa z/g, 48940 Leioa.

Antolatzailea
Izen-ematea

Parte-hartzeko Wikimedian inskribatu behar da baina aurretik Wikipedian editatzeko kontua sortu behar da.

editatoia_port-768x508

—————————————————–

Egileez: Marta Macho Stadler, (@Martamachos) UPV/EHUko Matematikako irakaslea da eta Mujeres con Ciencia blogaren editorea. Uxune Martinez, (@UxuneM) Euskampus Fundazioko Kultura Zientifikoko eta Berrikuntza Unitateko Zabalkunde Zientifikorako arduraduna da eta Zientzia Kaiera blogeko editorea.

—————————————————–

Eman iritzia

You may use these HTML tags and attributes: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>