Maiatzaren 6an eta 7an Geolodía 2017 izangoa da estatu osoan. Geolodía duela hamabi urte sortu zen Gelogia eta geologoen lana gizartera hurbiltzeko asmoz. Ba al dago geologoen lana ezagutzeko modu hoberik, haien lantokira joatea baino? Baina bisita gidatu honetako guneak ez dira izango Unibertsitateko laborategiak edo bulegoak, baizik eta geologoek ikertzen benetan denbora gehien ematen duten tokia: mediak, zelaiak edo landa eremuak.
Geolodíak geologoen lanbidea modurik atsegin eta dibertigarrienean gizarteari gerturatzea du helburu, adituek gidaturiko doako txangoen bitartez. Txango horretan edonork parte har dezake, eta ingurune geologiko interesgarri bat ezagutuko du. Partaideek denboran zehar bidaiatuko dute, inguruan daukagun paisaiari “begi geologikoekin” behatzeko. Horretarako, asteburu berezi bat antolatu da maiatzaren 6an eta 7an, baita ere gure inguruan, UPV/EHUko geologoen eskutik:
Araban
- Ibilbidea: Valderejo eta Obarenes mendiak-San Zadornil parke naturaletan zehar.
- Tokia: Valderejoko Parkea eta San Zadornilgo Jurisdikzioa.
- Data: Maiatzaren 6a eta 7a.
- Elkargunea eta ordua:
– Maiatzaren 6a, larunbata, 8:30etan, UPV/EHUko Arabako Campuseko Liburutegia.
– Maiatzaren 7a, igandea, 9:30etan, San Zadornil parkeko etxea. - Geologoak: Luis Eguiluz, Fernando Sarrionandia eta Josu Junguitu.
- Izena emateko posta honetara idatzi: luis.eguiluz@ehu.eus
- Laburpena: 200 milioi urteko bidaia bat proposatzen da. Bertan bi gauza ikusiko dira, alde batetik, zein prozesu geologikok osatu duten ingurune natural zoragarri horren egungo erliebea eta, bestetik, geologiak nolako eragina izan duen eskualdeko biodibertsitatean.
Gipuzkoan
- Ibilbidea: Aiako Harriaren inguruneak eta Pangea superkontinentearen haustura.
- Tokia: Aiako Harria.
- Data: Maiatzaren 6a.
- Elkargunea eta ordua: 9:30etan Aritxulegiko portua.
- Geologoak: Arturo Apraiz, Arantxa Bodego eta Arantza Aranburu.
- Izena emateko posta honetara idatzi: arturo.apraiz@ehu.eus
- Laburpena: Euskadiko arrokarik zaharrenak non, noiz eta nola sortu ziren erakusten duen ibilbidea da. Bertan Iberiar penintsula Pangea superkontinente handiaren parte izan zela ezagutzeko aukera izango da eta duela ia 300 milioi urte hura sakabanatzeak eragina izan zuela gure lurraldean.
Bizkaian
- Ibilbidea: Bilboko baldosa ez da hain aparta.
- Tokia: Bilbo.
- Data: Maiatzaren 7a.
- Elkargunea eta ordua: Arriaga Antzokiaren plazan 10:00 eta 10:30etan gaztelaniaz; 10:15 eta 10:45etan euskaraz.
- Geologoak: Irantzu Guede, Blanca Martinez-Garcia, Jone Mendikoa eta Amaia Ordiales.
- Izena emateko posta honetara idatzi: servicios.scigea@gmail.com
- Laburpena: Bilboko kaleetan barrena egingo den txangoan erakutsiko da nola jaso daitekeen geologiako eskola oso bat soil-soilik zapaltzen ditugun edo kaleetako eraikin nagusiak estaltzen dituzten lauzei begira, eta itsaso tropikaletara bidaiatuko da ere, hondartza xarmagarrietara, haitzulo eta leize izugarrietara edota sumendi baten barnera, Bilboko erdialdetik mugitu ere egin gabe.
Hamabi urte hauetan, 50.000 partaidetik gora izan dira denera. Unibertsitate, ikerketa zentro, geoparke, administrazio eta erakunde pribatu ugarik laguntzen dute Geolodía antolatzen, Espainiako Geologia Elkarteak (SGE) eta Lurraren Zientziak Irakasteko Espainiako Elkarteak (AEPECT) koordinaturik, Espainiako Geologia eta Meatzaritza Institutuarekin (IGME) batera. Ekonomia, Industria eta Lehiakortasun Ministerioak diruz laguntzen du egitasmoa, Zientzia eta Teknologiaren Espainiako Fundazioaren (FECYT) bitartez Espainian, eta Euskadiko Geologoen Elkargo Ofizialaren bitartez Euskadin.
Geolodía 2017ko promoziozko bideoa: “Bilboko baldosa ez da hain aparta”
Maiatzaren 6an eta 7an Geolodía 2017
- Data
- Ordutegia
- 08:30etatik 14:30etara
- Tokia
- Geolodía 2017
- Helbidea
- Informazioan aipatutako geralekuak, Gasteiz, Aiako Harria y Bilbao