Ezjakintasunaren kartografia #5

Dibulgazioa · Ezjakintasunaren kartografia

ezjakintasunaren kartografia 5

Mapping Ignorance-n asteon argitaratu diren artikuluak:

Jesús Zamora Bonillak “Jakinduriaren Bazar Handia” artikulu-sorta ederrari amaiera emateko, filosofiaren zientziaren eredu matematikoak berrikusten ditu. Oinarri matematikoa duten ereduak errepasatzen ditu egileak The Grand Bazaar of Wisdom (and 6) artikuluan eta hauetako batzuk, bereak dira.

Zergatik ematen ditugu eskupekoak? Ze zentzu du praktikan borondatezko ordainketa hauek egitea? Ekonomia esperimentala bihurtzen da zenbaitetan eta arestian aipatutako portaera hori azaltzeko ahalegina ere horixe da: A field experiment on social preferences using Google Answers.

Kepa Ruiz Mirazo, bizitza sortu zuten egituren sistema prebiotikoen kimikari buruzko, erreferentziazko azterketa baten egilekidea da. Ikertzaile gonbidatu bezala egin duen kolaborazio honetan, aipatu dugun gaiaren aurkezpena egiten digu eta konplexutasuna ikertzeko orduan, gaur egun baikorragoak zergatik izan gaitezkeen azaltzen digu: Living beings: systems all the way back to their chemical origins.


Mapping Ignorance bloga lanean diharduten ikertzaileek eta hainbat arlotako profesionalek lantzen dute. Zientziaren edozein arlotako ikerketen azken emaitzen berri ematen duen gunea da. UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedraren eta Nazioarteko Bikaintasun Campusaren ekimena da eta bertan parte hartu nahi izanez gero, idatzi iezaguzu.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.Beharrezko eremuak * markatuta daude.