Eguzki-sistemako planeta askok bortize polarrak dituzte eta hainbat formakoak dira, baina badago berezia den bat: Artizarreko poloko bortizea. Zurrunbilo hau erraldoia den arren, egunero aldatzen du formaz eta ezinezkoa da iragartzea zein izango den hartuko duen hurrengo forma.
Zurrunbilo hau Artizarraren atmosferaren supererrotazioarekin erlazionatuta dago. Izan ere, atmosfera planeta bera baino 60 aldiz azkarrago doa eta poloetan ixten da zurrunbiloa sortuz. Hala ere, ez dakigu zergatik gertatzen den supererrotazioa.
Artizarraren poloko bortizearen inguruan sakontzeko Itziar Garaterekin hitz egin dugu. Garate, astrofisikaria da eta UPV/EHUko Fisika Aplikatua I Saileko irakaslea.
“Zientzialari” izeneko atal honen bitartez zientziaren oinarrizko kontzeptuak azaldu nahi ditugu euskal ikertzaileen laguntzarekin.
1 iruzkina
[…] Artizarraren atmosferan fosfanoa -lehen fosfina izenez ezagutzen zena- aurkitu dute lehen aldiz. Aurkikuntza benetan garrantzitsua da eta, beste azalpenik gabe ere, ondo erakusten du zertarako gai den zientzia. Horrelako distantzia luzera dagoen planeta batean tamaina izugarri txikia duen molekula […]