Hitzaldia: “Badute makinek ikusteko gaitasunik? Oinarri zientifikoetatik erabilpen praktikora”

Hirurogeigarren hamarkadan makinei ikusmen ahalmena emateko lasterketa zientifiko teknologikoa hasi zen. 50 urte ez dira asko, baina aurrerapauso garrantzitsuak eman dira. Makinek ikusteko erabiltzen diren oinarri zientifiko teknologikoak aurkeztuko dira “Badute makinek ikusteko gaitasunik? Oinarri zientifikoetatik erabilpen praktikora” hitzaldian.

makinen ikusteko gaitasuna

Iñaki Goirizelaia UPV/EHUko errektoreak eta Gaizka Abaroa Ikusmen enpresako zuzendari teknikoak adibide praktikoen bidez gaur posible diren aplikazio praktikoak erakutsiko dituzte ‘Badute makinek ikusteko gaitasunik? Oinarri zientifikoetatik erabilpen praktikora’ hitzaldian. Horretarako, Ikusmen izeneko euskal enpresak bere ekipamendua aurkeztuko du, aplikazio industrialetan erabiltzen dena.

Ekitaldi hau maiatzaren 26an burutuko da arratsaldeko 19:00etan Bilboko Azkuna Zentroan.

———————————————————-

Hitzaldia Zientziateka ekimenaren parte da. Zientziateka, hilean behin UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedrak eta Bilboko Azkuna Zentroak puri-purian dauden zientzia arloko gaiak jakitera emateko antolatzen duten jarduera da.

OHARRA: Hitzaldia Azkuna Zentroko (Bilboko Alondegia) Mediateka aretoan eskainiko da doan. Sarrerak aurretik hartu behar dira Azkuna Zentroko informazio-gunean entzule moduan joateko. Sarrerak aretoa bete arte banatuko dira doan. Hitzaldi hau euskaraz egingo da.

Xehetasunak

Data:
2015eko maiatzaren 26a
Ordutegia:
19:00etatik 20:30etara

Egoitza

Tokia:
Azkuna Zentroa, Arrikibar plaza 4
Hiria:
Bilbo

Eman iritzia

You may use these HTML tags and attributes: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>