Kolorea eta bere jatorriak

Kolorea gutako gehienok jakintzat jotzen dugun gauza da, baina zer da eta nola sortzen da kolorea? Inork behatzen ez baditu, gauzek ba ote dute kolorerik?

Galdera horiei erantzuteko, zientziaren hainbat esparrutara jo behar dugu. Zientzia kuantikotik neurozientziaraino, filosofia ere barne hartuz, adituek gogotik lan egin dute begien aurrean (edo atzean?) dugun fenomeno liluragarrienetako hau azaltzeko, eta horixe da, hain zuzen ere, César Tomé López zientzia dibulgatzaile eta industria kimikariak Bidebarrieta Zientifikoaren hurrengo hitzaldian aztertuko duen gaia.

César Tomé UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedraren Cuaderno de Cultura Científica eta Mapping Ignorance, deritzen hedabideen editorea da eta aipaturiko osagai horien guztien garrantzia aztertzeko, “Kolorea eta bere jatorriak” izenburua daraman hitzaldia eskainiko du apirilaren 10ean, 19:00etan, Bilboko Bidebarrieta Liburutegian (Bidebarrieta kalea, 4).

Prestakuntzaz industria-kimikaria den dibulgatzaile honek ibilbide profesionalaren zati bat eskaini dio, aldez edo moldez kolorearen erabilpen tekniko eta komertzialarekin lotuta dauden hainbat industriatan lan egiteari, pigmentuen fabrikaziotik elikadura arloko enpresetaraino.

Gainera, Tomé Lópezek Neurozientzia arloko master bat du eta Euskampus Fundazioaren nazioarteko hedapenaren arduraduna da.

Hitzaldia UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedrak eta Bidebarrieta Liburutegiak hilabetero gaurkotasunezko gai zientifikoak ezagutzera emateko antolatzen duten “Bidebarrieta Zientifikoa” zikloari atxikita dago.

Sarrera: librea, doakoa baina gonbidapenarekin

Hitzaldi guztietarako sarrera librea eta doakoa da lekuak bete arte, baina aurretik, gonbidapenak eskuratu behar dira liburutegian bertan, apirilaren 5etik aurrera. Gonbidapenak jasotzeko ordutegia 10:00etatik 14:00etara bitartekoa da goizez eta 16:00etatik 20:00etara bitartekoa arratsaldez, astelehenetik ostiralera.

Bertaratzeko aukerarik ez dutenek hitzaldiak streaming bidez ikusi ahal izango dituzte esteka honen bitartez.

Xehetasunak

Data:
2019ko apirilaren 10a
Ordutegia:
19:00etatik 20:30etara

Egoitza

Tokia:
Bidebarrieta Liburutegia
Helbidea:
Bidebarrieta, 4
Hiria:
Bilbo

Eman iritzia

You may use these HTML tags and attributes: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>