Itsasoa, lurra eta zerua hizpide Ondarroan BertsoZientzia saioan

Bertsoak eta zientzia? Zientziarekiko interesa pizteko komunikazioa ezinbesteko tresna da eta lan horretan bidelagunak aurkitzea eta askotariko esparruak uztartzea beharrezkoa da. Uztarketa horren fruitua da azaroaren 13an, Ondarroako Beikozinin izango den ekitaldia: “Jakinduriek mundue erreko dau!” bertsozientzia emanaldia.

Kike Amonarrizek gidatuko duen “Jakinduriek mundue erreko dau” saioan, bi bertsolari eta hiru zientzialari izango dira oholtza gainean: alde batetik, Nerea Ibarzabal eta Jon Maia bertsolariak eta, bestetik, Eider Bilbao biologoa, Joanes Lizarraga kosmologoa eta Oier Suarez geologoa. Hamar minutuko hitzaldi laburretan itsasoa, lurra eta zerua izango dute hizpide zientzialariok. Eider Bilbaok itsasoa plastikoen gotorlekua zergatik bihurtu den azaldu du. Joanes Lizarragak zulo beltzetan ez gaitezen erori gida bat emango digu eta Oier Suarezek Lurraren bihotzeraino tunel bat zulatuko du.

Zientzia eta bertsolaritza, bertsolaritza eta zientzia izango ditugu bidelagun UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedra, Zientziaren Giltzak Elkartea, Ondarroako Udala eta Bertsutan bertso eskolaren eskutik “Jakinduriek mundue erreko dau” saioan azaroaren 13an. Sarrera librea eta doakoa da.

Zatoz bertso eta jakinduriez osatutako txapela janztera… eta ibili munduan!

Xehetasunak

Data:
2019ko azaroaren 13a
Ordutegia:
18:30etatik 20:00etara

Egoitza

Tokia:
Beikozini
Helbidea:
Iparragirre kalea, 10
Hiria:
Ondarroa

Eman iritzia

You may use these HTML tags and attributes: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>