Ondarroan, Jakinduriek mundue erreko dau!

Ekitaldiak

Bertsoak eta zientzia? Zientziarekiko interesa pizteko komunikazioa ezinbesteko tresna da eta lan horretan bidelagunak aurkitzea eta askotariko esparruak uztartzea beharrezkoa da. Uztarketa horren fruitua da irailaren 20an, Ondarroako Beikozinin izango den ekitaldia: “Jakinduriek mundue erreko dau!” #bertsozientzia emanaldia.

Kike Amonarrizek gidatuko duen “Jakinduriek mundue erreko dau” saioan, bi bertsolari eta hiru zientzialari izango dira oholtza gainean: Onintza Enbeita eta Igor Elortza bertsolariak, alde batetik, eta Onintze Salazar meteorologoa, Jon Larruskain Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietan lizentziatua eta Bittor Rodriguez elikagaien teknologian doktorea, bestetik.

Egitaraua:

Ondarroako Beikozinin, irailaren 20an, arratsaldeko 18:30ean hiru zientzialarik gai bat hartu eta horren inguruko azalpen laburrak emango dituzte. Hamar minutuko hitzaldi laburretan hainbat kontzeptu azalduko dituzte zientzialariek. Kike Amonarriz aurkezle eta soziolinguistaren laguntzaz bertsolariek informazioa deskodetu eta doinua eta errima jarriko dute ondoren.

18:30. Onintze Salazarrek “Eguraldiaren soinuak” hitzaldia eskainiko du eta jarraian Onintza Enbeita eta Igor Elortza bertsolariek errimak jarriko diote gaiari.

19:00. Jon Larruskainen “Futboleko lesioen lezioak” hitzaldiaren ostean bertsolarien errimari ekingo diote.

19:30. “Begiak ikusten ez duena kimikak antzematen du” hitzaldia egingo du Oskar Gonzalezek eta, segidan, bertsolariek doinua jarri.

Zientzia eta bertsolaritza, bertsolaritza eta zientzia izango ditugu bidelagun UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedra, Zientziaren Giltzak Elkartea, Ondarroako Udala eta Bertsutan bertso eskolaren eskutik “Jakinduriek mundue erreko dau”. Sarrera librea eta doakoa da.

Zatoz jakinduriaz eta bertsoz osatutako txapela janztera… eta ibili munduan!

Ondarroan, Jakinduriek mundue erreko dau!

Data
Ordutegia
18:30etatik 20:00etara
Tokia
Bekoizini
Helbidea
Iparragirre, 10, Ondarroa

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.Beharrezko eremuak * markatuta daude.