Zientzialari (1) – Onintze Salazar: “Denboralerik bortitzenak urrutitik datozen olatuek sortzen dituzte”

Dibulgazioa · Zientzialari

Zientzia Kaierak ekimen berria jarri du abian. ‘Zientzialari’ sail honen bitartez zientziari euskal begirada eman nahi diogu, euskal zientzialarien jardun, bizipen eta ezagutzetara gerturatu asmoz. Ekimen berri honek kamera aurrera ekarriko ditu euskal zientzialariak. Zientziaren ikuspegitik gaurkotasuna izan dezaketen gaien inguruan jarduteko, beraien ibilbide profesionalaz edota ezagutza zientifikoaren inguruan duten pasioaz berba egiteko. Bideo-elkarrizketetan hamaika lekukotasun izango ditugu.

Ekimen honen lehen saioa gaurkotasun erabatekoa duen gai bati lotuta dator, azken asteotan gure kostaldean izandako denboral gaiztoei, alegia. Gai honi buruzko zalantzak argitzeko Onintze Salazar Euskalmeteko meteorologoarengana jo dugu. Denborale hauek zergatik izan diren hain kaltegarriak jakin nahi al duzu? Zergatik sortu dira hainbeste jarraian? Ba al du horrek zerikusirik klima aldaketarekin?

Erantzun guztiak, honako bideoan:

ZIENTZIALARI (1) Onintze Salazar from Kultura Zientifikoko Katedra on Vimeo.

6 iruzkinak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.Beharrezko eremuak * markatuta daude.