Ebidentzian oinarritutako osasungintza (EOO): osasungintza ulertzeko beste modu bat

Astelehena, abenduaren 16an, Ondarroako Beikozinin Zientziaren Giltzak Elkarteak antolatuta Ebidentzian Oinarritutako Osasungintza (EOO): osasungintza ulertzeko beste modu bat” hitzaldia emango dute Ina Idarreta eta Idoia Alkorta medikuek.

Gaia:

Ina Idarreta eta Idoia Alkorta, Osatzen, Familia eta Komunitate Medikuntzako Euskal Elkarteko partaideak dira. 25 urteko ibilbide profesionala egin dute osasun-sistema publikoko arretako lehen mailan. Ibilbide honetan eta Osatzen elkarteko kide bezala, helburu bat izan dute: ezagutza onenetan oinarritutako medikuntza eta erizaintza praktikatzen laguntzea, eta, aldi berean, seguruagoak eta eraginkorragoak izatea. Horretarako, egunero kontsultan sortzen diren zalantzak plazaratu eta zehatz-mehatz argitzen saiatuko dira abenduaren 16ko hitzaldian.

Fitxa biografikoak:

Ina Idarreta Mendiola, Nafarroako Unibertsitatean Medikuntza eta Kirurgian lizentziatu zen 1981ean. Familia eta Komunitateko Medikuntzan espezializatua. 36 urte daramatza lanean lehen mailako arretan osasun zentro ezberdinetan; azken 30 urteak Tolosakoan. Gaur egun (2018tik) OSI Tolosaldeko Iurramendi egoitzako sendagilea da. Ebidentzian Oinarritutako Osasungintza (EOO) praktikatu du azken 25 urteetan eta EOO Osatzen (Familia eta Komunitateko Medikuntzako Euskal Elkartea) taldeko bazkidea da. Praktika honi buruzko hainbat ikastaro eman ditu.

Idoia Alkorta Mitxelena, EHUn Medikuntza eta Kirurgian lizentziatu zen 1983an. Familia eta Komunitateko Medikuntzan espezializatua. 25 urte daramatza lanean lehen mailako arretan: Aretxabaletako Osasun Zentroan, Errenteriako Etengabeko Arreta Gunean, etab. Gaur egun (2011tik) OSI Bidasoako 2 egoitzetako medikua da. Ebidentzian Oinarritutako Osasungintza (EOO) praktikatu du azken 18 urteetan eta EOO Osatzen (Familia eta Komunitateko Medikuntzako Euskal Elkartea) taldeko bazkidea da. Praktika honi buruzko hainbat ikastaro eman ditu.

Hitzordua:

“Ebidentzian oinarritutako osasungintza (EOO): osasungintza ulertzeko beste modu bat” hitzaldia Ondarroako Beikozinin izango da abenduaren 16an, astelehena, arratsaldeko 18:30etan, Zientziaren Giltzak Elkartearen eskutik. Bertara joaterik ez duenak Periscopetik zuzenean jarraitu ahal izango du.

Xehetasunak

Data:
2019ko abenduaren 16a
Ordutegia:
18:30etatik 20:00etara

Egoitza

Tokia:
Beikozini
Helbidea:
Iparragirre kalea, 10
Hiria:
Ondarroa

Eman iritzia

You may use these HTML tags and attributes: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>