Uda ikastaroa: Zientzia eta osasuna, beste ikuspegi batzuk

Ekitaldiak

Iragan urteetan bezalaxe, Ikerbasque Zientziarako Euskal Fundazioak eta Kultura Zientifikoko Katedrak ikastaro bat antolatu dute UPV/EHUko Uda Ikastaroen barruan emateko, Donostian. Eta, azken urteotan egin izan dugun moduan, gai bakar bati heltzea erabaki dugu, baina ikuspegi zabal batetik. Aurten, proposatu dugu osasunaren eta zientziaren arteko lotura jorratzea, baina ohiko ikuspegietatik nahiko desberdinak diren beste ikuspuntu batzuetan oinarrituta.

cursos verano

Aurkikuntzen aplikazio klinikoek, hala gaixotasunen diagnostikoek nola gaixotasunen tratamenduek, agerian jarri dute osasuna eta zientzia elkarrekin lotuta daudela. Alabaina, osasunaren eta zientziaren arteko loturak ez dagozkio esparru horri bakarrik; batzuetan, lotura horiek ezustekoak izan ohi dira, edo ezusteko ondorioak izan ohi dituzte.

Ikastaroarekin, ezusteko lotura horietako batzuk landu nahi dira, hau da, osasunaren eta zientziaren loturaren gaineko beste “ikuspegi” horiek. Helburua da partaideei horren inguruan hausnartzeko elementuak ematea, seguru asko orain arte ez baitzuten izango horretarako aukerarik. Hala, eta medikuntzaren zientziak gizartean dituen inplikazioetatik abiatuz, osasunaren arloko aurrerapen zientifikoen inguruko informazioa nola jakinarazten den aztertuko dugu, bai eta alor horretan egungo teknika bioteknologikoak erabiltzeak nolako ondorio etiko eta juridikoak dituen ere. Horrez gain, osasunaren kontzeptuak eta kontzeptuok politika publikoetan dituzten inplikazioak konparatuko ditugu. Aztergai izango dugu zientziak batik bat gizonak ikertu izanak nola eragiten dion emakumeen osasunari, eta prebentzio medikuntzaren praktika jakin batzuk egokiak diren hausnartuko dugu. Bestalde, giza gaixotasun batzuen garapenaren jatorriak ikertuko ditugu. Hala, besteak beste, osasunaren eta zientziaren arteko loturari buruzko bestelako ikuspegi horiek aztertuko ditugu ikastaro osoan.

Aurten oso goiz emango dugu ikastaroa. Hortaz, izena eman nahi baduzu, ez zaitez deskuidatu eta egin ezazu matrikula lehenbailehen. Horretarako, jo ezazu helbide honetara, erregistratzeko eta inskripzioa formalizatzeko. Ikastaroari buruzko informazio guztia Udako Ikastaroen gunean: Zientzia eta osasuna, beste ikuspegi batzuk.

Egitaraua

Ekainak 27

Fernando Cossío Mora (Ikerbasque Fundazioa; Kimika Organikoa Saila, UPV/EHU; Donostia-San Sebastián): Ciencia y salud: otras miradas (ikastaroaren aurkezpena).

Itziar Alkorta Idiakez (Zuzenbide Zibila Saila, UPV/EHU; Donostia-San Sebastián): Más allá de la salud: Retos éticos y jurídicos de la biomedicina.

Pampa García Molina (SINC Agentzia, Madril): ¿Qué es noticia en salud?

Fernando Cossío Mora, Itziar Alkorta Idiakez eta Pampa García Molina: mahai ingurua eta solasaldia.

Ekainak 28

Arantza Etxeberria Agiriano (Zientziaren Logika eta Filosofia Saila, UPV/EHU; Donostia-San Sebastián): Naturalismo y normativismo sobre salud y enfermedad.

Elena Aldasoro Unamuno (Osasun Publikoaren eta Mendekotasunen Zuzendaritza, Osasun Saila, Eusko Jaurlaritza, Vitoria-Gasteiz): La ciencia en medicina ¿perjudica la salud de las mujeres?

Naia Pereda Barroeta (Erradioterapia Zerbitzua, Basurtuko Unibertsitate Ospitalea, Osakidetza; Bilbo): Luces y sombras del diagnóstico precoz.

Arantza Etxeberria Agiriano, Elena Aldasoro Unamuno eta Naia Pereda Barroeta: mahai ingurua eta solasaldia.

Ekainak 29

Mara Dierssen Sotos (Gaixotasun Arraroen Sareko Ikerkuntza Biomedikorako Zentroa, Bartzelona): Nuevo paradigma en el tratamiento de las enfermedades mentales.

Manuel Collado Rodríguez (IDIS Santiago de Compostelako Ikerkuntza Sanitarioaren Institutua, Santiago de Compostela): En busca de la fuente de la eterna juventud.

Juan Ignacio Pérez Iglesias (Animalia Biologia eta Genetika Saila, UPV/EHU; Kultura Zientifikoko Katedra, UPV/EHU; Bilbo): Una herencia incómoda: el origen evolutivo de ciertas enfermedades.

Mara Dierssen Sotos, Manuel Collado Rodríguez eta Juan Ignacio Pérez Iglesias: mahai ingurua eta solasaldia.

Oharra: saioak goizez izango dira.

Uda ikastaroa: Zientzia eta osasuna, beste ikuspegi batzuk

Data
Ordutegia
07:00etatik 13:00etara
Tokia
Miramar Jauregia
Helbidea
Mirakontxa Pasealekua, 48 , Donostia