Ama hizkuntzak emozionalki oso aberatsak diren testuinguruetan jasotzen dira (familian, adibidez), eta atzerritarrak emozionalki neutroak diren beste hezkuntza-inguruneetan, ordea. Alde horren ondorioz, gure erreakzio emozionala murriztu egiten omen da atzerriko hizkuntza batez hitz egiten dugunean. Hainbat ikerlanen arabera, sistema kognitiboa asko alda daiteke atzerriko hizkuntzaz hitz egiten dugunean eta, horrek, eguneroko bizimoduko hainbat prozesu kritikotan du eragina, norbere burua ikusteko moduan, erabakiak hartzean eta negoziazio-prozesuetan, esaterako.
Basque Center on Cognition, Brain and Language (BCBL) zentroko Jon Andoni Duñabeitiak ikerketa horiei buruz hitz egingo du “Nola sentitzen eta pentsatzen dute elebidunek?” izeneko hitzaldian.
Hitzaldia datorren urtarrilaren 25ean izango da, Azkuna Zentroan (Bilbo), eta gaztelaniaz izango da. Zientziatekak hilero UPV/EHUren Kultura Zientifikoko Katedrak eta Azkuna Zentroak puri-purian dauden zientzia arloko gaiak jakitera emateko antolatzen diren hitzaldiak dira.
Sarrerak Azkuna Zentroaren informazio-gunean hartu behar dira, urtarrilaren 1etik aurrera. Sarrera doan da.
Nola sentitzen eta pentsatzen dute elebidunek?
- Data
- Ordutegia
- 19:00etatik 20:00etara
- Tokia
- Azkuna Zentroa, Arrikibar plaza, 4
- Helbidea
- Bilbo