Gaur egun estres hitza gehiegi erabiltzen da eta arrunt bilakatu da. Baina zer da estresa? Estimulu mehatxagarrien aurrean organismoak ematen duen erantzun fisiologiko eta konduktuala da, norbanakoak mehatxagarritzat jotzen dituen egoerei aurre egiteko.
Estimulu estresagarri baten aurrean hainbat sistema fisiologiko martxan jartzen dira sustantzia ezberdinen jariapenari hasiera emanez, hormonak, neurotransimisoreak eta sistema immunitarioko hainbat osagai esaterako, eta honek jokabide aldaketak bultzatzen ditu. Honen helburua, noski, egoerari modu arrakastatsuan aurre egitea da eta behin mehatxua desagertuta estres erantzuna amaitu eta organismoa bere onarrizko aktibitatera itzultzen da.
Beraz, estresa ez da txarra. Baina… kontuan izan behar ditugu bi aspektu. Erantzun sistema hau duela miloika urte diseinatu zen garaian esistitzen ziren mehatxuei aurre egiteko. Sistema hau ez da aldatu geroztik eta gaur egun izaera ezberdineko mehatxu ezberdinei egin behar diegu aurre, izaera soziala dute eta maiztasun handiagoarekin aurkezten dira, estres sozial kronikoa deritzoguna. Hori dela eta, estres erantzuna gehiegi pizten da osasunean hainbat arazo sor ditzakeelarik, fisikoak eta mentalak.
Estresa eta haren ingurukoak hartuko dituzte oinarritzat otsailaren 25ean, Ondarroako Beikozinin arratsaldeko 18:30etan, Zientziaren Giltzak Elkarteak antolatu duen “Estresatuta sentitzen garenean, zergatik gaixotzen gara errazago?” hitzaldian Eneritz Gómez Lázaro psikologoak.
Fitxa biografikoa
Eneritz Gómez Lázaro, Psikologian lizentziatua eta doktorea da. “Diferencias individuales en ratones derrotados crónicamente: cambios conductuales, neuroendocrinos, inmunitarios y neurotróficos como marcadores de vulnerabilidad a los efectos del estrés” izenburua duen doktorego-tesiarekin batera hasi zuen bere ibilbide zientifikoa eta doktoretzaren aparteko saria jaso zuen haren ikerketarengatik. Ondoren, ikerketa alorrean jarraitu zuen ikertzaile doktore kontratu batekin UPV/EHUko Psikologia Fakultatean, Oinarrizko Psikobiologia Prozesuak eta Garapena sailean.
Bi ikerketa lerro garatzen du haren ikertaldeak: estres sozial kronikoak jokabidean eta hainbat sistema fisiologikotan sortzen dituen aldaketek depresioa bezalako nahasmenduen garapenean jokatzen duten papera aztertzea (arreta berezia eskeiniz banakako desberdintasunei eta sexualei). Bigarrena, aurrekoan oinarriturik, estres sozialaren, minbiziaren eta depresioaren arteko harremana ikertzea.
Estresatuta sentitzen garenean, zergatik gaixotzen gara errazago?
- Data
- Ordutegia
- 18:30etatik 20:00etara
- Tokia
- Beikozini
- Helbidea
- Iparragirre kalea, 10, Ondarroa