Energia… iluna?

Ekitaldiak

Unibertsoaren etorkizuna aurresan dezakegu? Harrigarria ematen duen arren, baietz dirudi. Hala ere, aurresanen bidean “energia iluna” deritzogunaren efektuarekin topo egiten dugu. Uler dezakegu energia ilunaren efektu hori nondik datorren ala berau onartzea besterik ez dugu?

Galdera handien aurrean aurkitzen gara. Horien inguruan hausnartzeko eta erantzunak emateko asmoz, “Energia… iluna?” hitzaldia emango du Marcos Pellejero fisikariak, Bidebarrieta Zientifikoa hitzaldi-zikloan urtarrilaren 29an, 19:00etatik aurrera, Bilboko Bidebarrieta Liburutegian. Marcos Pellejero Ibáñezek, Donostia International Physics Centerreko (DIPC) doktoretza ondoko ikertzaileak, Unibertsoa edo hutsunea bezalako gaiak jarriko ditu mahai gainean Bidebarrieta Zientifikoa zikloaren baitan kokatutako hitzaldi honetan.

UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedrak eta Bidebarrieta Liburutegiak antolatzen dute zikloa eta saio hau Euskal Filmotekak, Donostia International Physics Center eta Donostiako Zinemaldiak antolatutako zinema- eta zientzia-zikloaren hirugarren edizioan barruan egingo da. Hala, 2020ko urtarriletik martxora bitartean zineaz eta zientziaz gozatzeko aukera izango da, zientzialari eta zientzialariekin batera. Otsailean Bidebarrieta Liburutegira bueltatuko da programa hau eta proiekzioak izango dira Bilboko Arte Ederren Museoan ere, gaurkotasuna duten gaietan sakontzeko.

Bidebarrieta Liburutegiak hartuko duen hitzaldi honetarako, hain zuzen ere, sarrera librea eta doakoa da lekuak bete arte, baina aurretik, gonbidapenak eskuratu behar dira liburutegian bertan, urtarrilaren 24tik aurrera. Gonbidapenak goizez zein arratsaldez jaso daitezke astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara bitartean.

Hizlaria

Marcos Pellejero Ibáñez doktoretza ondoko ikertzailea da Donostia International Physics Center-en (DIPC). Zaragozako Unibertsitatean fisikan lizentziatu zen eta, ondoren, Londresko Imperial Collegen ikasi zuen. Han, eredu kosmologiko estandarraren ordezko teorien ezagutzan sakondu zuen. Eskala kosmiko handienen egiturari buruzko doktoretza egin zuen Kanarietako Astrofisika Institutuan (IAC).

Sarrera: librea, doakoa baina gonbidapenarekin

Hitzaldi guztietarako sarrera librea eta doakoa da lekuak bete arte, baina aurretik, gonbidapenak eskuratu behar dira liburutegian bertan, urtarrilaren 12tik aurrera. Gonbidapenak jasotzeko ordutegia 10:00etatik 14:00etara bitartekoa da goizez eta 16:00etatik 20:00etara bitartekoa arratsaldez, astelehenetik ostiralera.

Bertaratzeko aukerarik ez dutenek hitzaldiak streaming bidez ikusi ahal izango dute KulturguneaTB bitartez.

Energia… iluna?

Data
Ordutegia
19:00etatik 20:30etara
Tokia
Bidebarrieta Liburutegia
Helbidea
Bidebarrieta, 4, Bilbo

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.Beharrezko eremuak * markatuta daude.