Urriaren 27an “Hezkuntza-frogak” jardunaldia Bilboko Hezkuntza fakultatean

Ekitaldiak

Azken urteetan hezkuntza sisteman abian jarri diren hainbat proiektu aztergai izango dira Hezkuntza-frogak jardunaldian. Ebidentzia zientifikoan oinarrituz STEAM estrategiak edo ikasgela birtualen baliagarritasuna aztertuko da urriaren 27an Euskal Herriko Unibertsitateko Bilboko Hezkuntza fakultatean egingo den jardunaldian.

Aurtengoa seigarren edizioa da eta, beste behin, hainbat aditu bilduko dira hezkuntza komunitateko kide direnei eta izango direnei zuzendutako mintegian. Izan ere, helburu nagusietako bat da hezkuntzan abian jarritako estrategien balioa ikuspegi zientifikotik zehaztea.

Euskal Herriko Unibertsitateko Kultura Zientifikoko Katedrak eta Bilboko Hezkuntza Fakultateak elkarlanean antolatutako ekimena goizeko bederatzietan hasi eta arratsaldeko ordu batean bukatuko da.

Hezkuntza arloko hainbat proiektuen baliagarritasuna aztergai

Aurten ere jardunaldia Marta Ferrero González Madrilgo Unibertsitate Autonomoko Ikerketa eta Transferentziako dekanordearen zuzendaritzapean egin da. Hain zuzen ere, Ferrero Gonzalezek ikerketa zientifikoak irakasleen lanari zer nolako ekarpena egiten dion aztertuko du. Irakaskuntzarekin lotutako ikerketak Beatriz Baro Torija Santiagoko Unibertsitatean Zientzia Esperimentalen eta Matematikaren Didaktikan doktorearen mintzagaia ere izango dira. Izan ere, Bravo Torijak azken urteetan landu den STEAM ikuspegiaren emaitzak adibide praktikoetatik aztertuko ditu. Urtza Garay Ruiz UPV/EHUko Bilboko Hezkuntzako fakultateko dekanoak, berriz, ikasgela birtualen eraginkortasunaz hitz egingo du.

Horretaz gain, ikasleen konpetentziak ere aztergai izango dira. Alde batetik Luis Ramos Soriano, Psikologian lizentziatua eta doktorea Valentziako Unibertsitatean, ebidentzia zientifikoetan oinarrituz irakurmen garapena errazten dituzten aldagaien inguruan hausnartuko du. Bestetik, Javier Cortés de las Heras Hezkuntza Zientzietan doktoreak (Valentziako Unibertsitatea) Hezkuntzaren Lege Organikoaren (LOMLOE) konpetentzien ebaluazioren inguruan hitz egingo du.

Egitaraua

09:15 – Aurkezpena

09:30Marta Ferrero González, ebidentzian oinarritutako hezkuntzan aditua: ¿Qué puede aportar la investigación científica al trabajo de los y las docentes en el aula?

10:00Luis Ramos Soriano, garapenaren psikologian aditua: Variables facilitadoras del desarrollo de la comprensión lectora. Análisis de la experiencia real de un centro educativo

10:30Beatriz Bravo Torija, zientzia esperimentalen didaktikan aditua: STEAM e INDAGACIÓN en el aprendizaje de Ciencias Experimentales: ¿Qué nos dice la investigación sobre su UTILIDAD REAL en las aulas?

11:00 Atsedenaldia

11:30Urtza Garay Ruiz, hezkuntza teknologian aditua: El reto de la inclusión responsable, sostenible y eficaz de Aulas Virtuales o LMS en el desarrollo de una educación presencial

12:00Javier Cortes de las Heras, hezkuntzako ikerketa- eta diagnostiko-metodoetan aditua: La evaluación de competencias en el marco de la LOMLOE

12:30 – Solasaldia

Izen-ematea

Mintegirako sarrera librea eta doakoa da edukiera bete arte, baina bertaratzeko ezinbestekoa da emailez izena ematea kzk.ehu@gmail.com helbidean, izen-deiturak eta lantokia adieraziz.

Hitzaldira joaterik ez dutenek jardunaldia streaming bidez ikusi ahal izango dute EHUTB bidez.

Urriaren 27an “Hezkuntza-frogak” jardunaldia Bilboko Hezkuntza fakultatean

Data
Ordutegia
09:00etatik 13:00etara
Tokia
Juliana Agirrezabala aretoa
Helbidea
UPV/EHUko Bilboko Hezkuntza fakultatea. Sarriena auzoa, z/g, 48490., Leioa

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.Beharrezko eremuak * markatuta daude.