Cajal Urtea ospatzen: bere ondarearen oraina eta etorkizuna

Ekitaldiak

Cajal Urtea

2022ko irailaren 28an «2022 Santiago Ramón y Cajal ikerketa-urtea» inauguratu zen. Cajal Urtea joan den 2022an hasi zen eta 2025era arte luzatuko da. 1906ko Medikuntzako Nobel saria jaso zuen zientzialariaren ondarea ezagutaraztea du helburu ekimenak.

Santiago Ramón y Cajalek nerbio-sistemaren ikerketa modernoaren oinarriak ezarri zituen eta neurozientziari bide eman zion, neuronaren doktrina deitu zaion teoria berritzaile baten garapenari esker. Teoria horrek adierazten zuen, garai hartan uste zena ez bezala, neuronak garuneko zelula indibidualak direla eta ez ehun konektatua.

Martxoaren 9an, 19:00etan,Bilboko Bidebarrieta liburutegian, «Cajal Urtea ospatzen: bere ondarearen oraina eta etorkizuna» mahai-ingurua izango da. Lau neurozientzialarik, Santiago Ramón eta Cajalen planteamenduetatik hurbil daudenak, egungo neurozientziaren figura aitzindariak lortutako aurkikuntzen indarra plazaratuko dute.

Egitaraua:

19:00 – 19:15: «Cajal: presente y futuro» – Carlos Matute, Achucarro Basque Center for Neuroscience eta UPV/EHUko ikertzailea.

19:15 – 19:30: «Cajal en el siglo XXI» – José Javier Lucas, «Severo Ochoa» Biologia Molekularreko Zentroko (CSIC) ikertzailea.

19:30 – 19:45: «Cajal y los procesos mentales»– Javier de Felipe, CSICeko Cajal Instutuko ikertzailea.

19:45 – 20:00: «La única incógnita de Cajal: la neurogénesis adulta» – Isabel Fariñas, Valentziako Unibertsitatearen Neurobiologia Molekularreko Unitateko ikertzailea.

20:00 – 20:30: Mahai-ingurua

Carlos Matutek eta José Javier Lucasek Ramón y Cajalen lanaren baliotasunari so egingo diote, baita eta honek dituen etorkizuneko aukerei ere. Bestalde, Javier de Felipek prozesu mentalen oinarri neuronalak azalduko ditu, Cajalek hasitako garuneko arkitekturatik abiatuta. Azkenik, Isabel Fariñasek helduen artean nerbio-birsorkuntza posible den azalduko du, arlo honetan Cajalek plazaratutako ezezaguna argitzeko.

Hizlariak:

Javier de Felipe ikerketa-irakaslea da CSICeko (Ikerketa Zientifikoen Kontseilu Gorena) Cajal Institutuan, Madrilen. Zentro horrek ikerketa biologikoen laborategian du jatorria, eta lehen zuzendaria Cajal bera izan zen. Garun-azalaren antolaketa mikroanatomiko eta neurokimikoaren analisian eta garuna aztertzeko teknologia informatikoen garapenean oinarritzen dira bere ikerketak.

Isabel Fariñas Biologia Zelularreko katedraduna eta Valentziako Unibertsitateko Neurobiologia Molekularreko Unitateko zuzendaria da. Gure garunetan dauden eta neurona berriak sortzeko ardura duten zelula amen portaeraren azpian dauden mekanismoak ulertzean oinarritzen da bere egungo ikerketa.

José Javier Lucas ikerketa-irakaslea da CSICeko “Severo Ochoa” Biologia Molekularreko Zentroan, Madrilen. Bere ikerketak gaixotasun neurologiko eta neurodegeneratiboen azpian dauden mekanismo molekularrak ezagutzera bideratuta daude, sagu transgenikoak sortuz ibilbide patogenikoak baliozkotzeko eta estrategia terapeutiko berriak probatzeko.

Carlos Matute katedraduna da UPV/EHUko Neurozientzien Sailean, eta Achucarro Zentroko zuzendari zientifikoa izan da. Aitzindaria izan da glia zelulen azterketan, Cajalek eta haren laguntzaileek aipatu zituzten garuneko beste zeluletan. Bere ikerketak zelula horietan dauden neurotransmisoreen hartzaileen garrantzi funtzional eta patologikoan kokatzen dira.

Sarrera librea:

Hitzaldi-solasaldi hau UPV/EHUk eta Achucarro Basque Center for Neuroscience zentroak antolatu dute; ciberNEDen babesarekin eta Bidebarrietako Liburutegiaren eta UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedraren laguntzarekin. Sarrera librea da edukiera bete arte eta streaming bidez jarraitu ahal izango da KulturguneaTB kanalaren bidez.[:]

Cajal Urtea ospatzen: bere ondarearen oraina eta etorkizuna

Data
Ordutegia
19:00etatik 20:30etara
Tokia
Bidebarrieta Liburutegia
Helbidea
Bidebarrieta, 4, Bilbo

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.Beharrezko eremuak * markatuta daude.