Aurten ere, Bilbo zientzia-dibulgazioaren hiriburu bilakatuko da irailean.17tik 30era, zientzia protagonista izango duten hitzaldiekin, erakusketekin, tailerrekin eta ikuskizunekin itzuliko baita Bilbo Zientzia Plaza (BZP).
Zortzigarren edizio honetako plater nagusia Naukas Bilbao izango da, aurten bere 15. urteurrena ospatuko duena eta Euskalduna Bilbao zientziaz eta umorez beteko duena irailaren 19an eta 20an. Txikienentzat, bi ikuskizun zientifiko eta dozena erdi tailer baino gehiago antolatuko dira Naukas Kids-en barruan irailaren 21ean, Bizkaia Aretoa-EHU eraikinean.
Honekin guztiarekin batera, Bidebarrieta Zientifikoa zikloaren denboraldi berria irekiko da irailaren 17an. Asteazken horretan, Jesús Álvarez-Herms fisiologoak Kilian Jornet atletaren adibidea hartuko du osasun sistemikoaz hitz egiteko, gizakiaren potentzial biologikoaren oinarri gisa. EHUko Kultura Zientifikoko Katedrak eta Bidebarrieta Liburutegiak antolatutako zikloaren bigarren ekitaldia 24an izango da. Egun horretan, Irati Mitxelena CIC bioGUNEko doktoratu aurreko ikertzaileak eta luzera-jauzilariak azalduko du nola uztartzen dituen eliteko kirola eta neurozientzietan egiten duen ikerketa-lana.
Aldi berean, irailaren 20tik 30era Fernando G. Baptista. Infografia zientifikoaren esploratzailea erakusketa izango da ikusgai Bizkaia Aretoa-EHU eraikinean. National Geographic Magazine aldizkari ospetsuan egindako lanagatik SND Society for News Design erakundeak munduko diseinatzaile onenaren saria eman berri dion Fernando G. Baptista-ren altxor infografikoak ezagutzeko aukera egongo da.
BZP 2025 irailaren 30ean itxiko da Bizkaia Aretoa-EHUko Mitxelena auditorioan eskainiko den zineforum emanaldi batekin. El enigma Agustina sasidokumentala proiektatuko da eta jarraian, ohi bezala, solasaldia egingo da.
Egitaraua
Bidebarrieta Zientifikoa | Irailak 17, asteazkena
- Izenburua: La salud sistémica como base de desarrollo del potencial biológico humano. El ejemplo de Kilian Jornet (Osasun sistemikoa gizakiaren potentzial biologikoa garatzeko oinarri gisa. Kilian Jorneten adibidea)
- Hizlaria: Jesús Álvarez-Herms, Bartzelonako Unibertsitatean Fisiologian doktorea eta Euskal Herriko Unibertsitatean Biomedikuntzan doktorea
- Lekua: Bidebarrieta Kulturgunea
- Ordutegia: 19:00etan
- Sarrera: doan, eserlekuak bete arte
- Hizkuntza: gaztelania
- Streaming-a: bai.
Naukas Bilbao | 15. urteurrena | Irailak 19-20
- Lekua: Euskalduna Bilbao | Auditorium
- Ordutegia: 10:00etatik 20:00etara
- Sarrera: doan, eserlekuak bete arte
- Hizkuntza: gaztelania
- Streaming-a. Bai. Kosmos (EiTB)
- Informazio gehiago: egitaraua (behin-behinekoa)
Naukas Kids | Irailak 21, igandea
- Lekua: Bizkaia Aretoa-EHU | Harrera-lekua, solairu nagusia (Mitxelena auditorioa eta Barandiaran eta Elhuyar aretoak), 1. solairua (Etxepare, Axular eta Oteiza aretoak) eta 2. solairua (Arriaga, Laboa eta Baroja aretoak)
- Ordutegia: 10:00etatik 14:00etara
- Sarrera: doan, eserlekuak bete arte
- Hizkuntza: Elebiduna (euskara eta gaztelania)
Erakusketa | Irailak 20-30
- Izenburua: Fernando G. Baptista. Infografia zientifikoaren esploratzailea
- Egilea: Fernando G. Baptista, Arte Ederretan lizentziaduna EHUn eta National Geographic Magazine aldizkarian ilustrazio editore seniorra
- Lekua: Bizkaia Aretoa-EHU | Chillida aretoa
- Ordutegia: Astelehenetik ostiralera, 8:00etatik 20:00etara. Larunbatetan, 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara. Igandeetan (goizez bakarrik), 10:00etatik 14:00etara.
- Sarrera: doan, eserlekuak bete arte
- Hizkuntza: elebiduna (euskara eta gaztelania)
Bidebarrieta Zientifikoa | Irailak 24, asteazkena
- Izenburua: Luzera-jauziko entrenamendua: helburua, plangintza eta antolaketa
- Hizlaria: Irati Mitxelena, atleta eta doktoratu aurreko ikertzailea CIC bioGUNEn
- Lekua: Bidebarrieta Kulturgunea
- Ordutegia: 19:00etan
- Sarrera: doan, eserlekuak bete arte
- Hizkuntza: euskara
- Streaming-a: bai. KulturguneaTB
Zineforum | Irailak 30, asteartea
- Izenburua: El enigma Agustina dokumentalaren emanaldia eta ondorengo solasaldia
- Parte-hartzaileak: Emilio Jose Garcia eta Manuel Gonzalez dokumentalaren egileak, eta Natalia Ruiz Zelmanovitch antzezlea
- Lekua: Bizkaia Aretoa-EHU. Mitxelena auditorioa
- Ordutegia: 18:30etik 20:30era. Emanaldia: 90 minutu. Solasaldia: 30 minutu
- Sarrera: doan, eserlekuak bete arte
- Hizkuntza: gaztelania
Bilbo Zientzia Plaza (BZP) EHUko Kultura Zientifikoko Katedrak antolatutako zientzia-dibulgazioko ekimena da, Bilboko Udalaren eta Euskampus Fundazioaren babesarekin eta Eusko Jaurlaritzako Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza Saila, Donostia International Pshysics Center (DIPC), Metro Bilbao eta EiTB erakundeen laguntzarekin.
Datozen asteetan, Bilbo Zientzia Plazaren baitan antolatuko diren ekimenei buruz informazio gehiago eskainiko dugu.
Bilbo Zientzia Plaza 2025
- Data
- Ordutegia
- 19:00etatik 20:30etara
- Tokia
- Bidebarrieta Kulturgunea, Bizkaia Aretoa - EHU eta Euskalduna Bilbao
- Helbidea
- Bilbo