
Euskal Herriko Unibertsitateko Kultura Zientifikoko Katedrak ekoitzitako eta José Antonio Pérez Ledok zuzendutako Naturaren sekretua dokumentala datorren otsailaren 4an, asteazkena, 10:00etan ikusi ahal izango da Bergarako Seminarixoan.
Ikus-entzunezko lan hau Pedro Miguel Etxenike, Euskal Herriko Unibertsitateko Materia Kondentsatuaren Fisikako katedradunaren eta Donostia International Physics Centerreko (DIPC) presidentearen bizitza eta lana ezagutzeko aukera da.
55 minutuko iraupena duen dokumentalak zientziaren garrantziaz hitz egiteko ariketa bat da. Izan ere, Etxenikeren hitzetan, zientzia “etorkizun justuago eta gizatiarrago baten itxaropena ematen digun hazi eraldatzailea da. Kulturalki garrantzitsua, ekonomikoki erabakigarria eta estetikoki ederra da”.
Horrela, Etxenikek zientziaren inguruan egindako hausnarketak azaltzen dizkio ikusleari, zientzia zer den eta zertan datzan hausnartuz.
EHUko Kultura Zientifikoko Katedraren zuzendaria den Iker Badiolak aurkeztuko du dokumentala. Emanaldiaren ondoren, Pedro Miguel Etxenikek elkarrizketa-solasaldia izango du Rosa Errazkinekin, Laboratorium Museoko zuzendaria.
Goienagusi Kultur Elkarteak, Laboratorium Museoak, DIPCk, eta EHUko Kultura Zientifokoko Katedrak antolatzen dute ekitaldia, Eusko Jaurlaritzako Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza Sailaren laguntzarekin. Streaming bidez ere jarraitu ahal izango da, Goienagusi Kultur Elkartea kanalaren bidez. Sarrera librea izango da; Goienagusiko bazkideek lehentasuna izango dute, lekuak bete arte.
“Naturaren sekretua” dokumentalaren emanaldia eta ondorengo solasaldia Bergaran
- Hasiera data
- Amaiera data
- Ordutegia
- 10:00etatik 11:30etara
- Tokia
- Seminarixoa
- Helbidea
- San Martin Agirre Plaza, 4. 20570 , Bergara, Gipuzkoa