“Naturaren sekretua” dokumentala

Ekitaldiak

naturaren sekretua

Euskal Herriko Unibertsitateko Kultura Zientifikoko Katedrak ekoitzitako “Naturaren sekretua” (El secreto de la naturaleza) dokumentala Bilbo Zientzia Plazan berrestreinatuko da irailaren 19an, asteartea, 18:30ean Bizkaia Aretoko Mitxelena auditorioan.

Zientzia-dibulgazioko ekitaldirik handienean, ikus-entzunezko lan hau berrestreinatuko da, Pedro Miguel Etxenike Euskal Herriko Unibertsitateko Materia Kondentsatuaren Fisikako katedradunaren, Donostia International Physics Center-eko (DIPC) presidentearen eta Jakiundeko (Euskal Herriko Zientzien, Arteen eta Letren Akademia) ohorezko presidentearen bizitza eta lana ezagutzeko.

55 minutuko iraupena duen lanean, Etxenikek zientziaren inguruan egindako hausnarketak azaltzen dizkio ikusleari, zer den eta zertan datzan galdetuz. Beraz, fisikari ospetsuak hausnarketa bat proposatzen du, edertasuna egiaren irizpidea ote den galdetzetik abiatuta.

“Naturaren sekretua” (El secreto de la naturaleza) dokumentalaren proiekzioa ondorengo solasaldirako abiapuntu izango da. Berbaldia Eva Caballero zientzia-kazetariak zuzenduko du, Radio Euskadiko La Mecánica del Caracol saioko zuzendaria. Ikusleek Etxenikerekin hitz egin ahal izango dute eta planteatutako hausnarketetan lagundu.

Proiekzioa eta ondorengo solasaldia irailaren 19an, asteartea, izango dira, 18:30ean, Bizkaia Aretoa-UPV/EHUko Mitxelena Auditorioan. Sarrera doakoa eta librea lekuak bete arte.

“Naturaren sekretua” dokumentala

Data
Ordutegia
18:30etatik 20:30etara
Tokia
Bizkaia Aretoa UPV/EHU
Helbidea
Abandoibarra Etorbidea, 3, Bilbo

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.Beharrezko eremuak * markatuta daude.