Hezurrak indartzeko ariketa fisikoa

Ekitaldiak

2 min

Hezurrak indartzeko ariketa fisikoa

Hezurrak

Osteoporosia hezurrak ahultzen dituen gaixotasun kronikoa da, eta horrek hausturak izateko arriskua areagotzen du, baita kolpe arinen edo erorketa txikien kasuetan ere. Espainako Erreumatologia Elkartearen (SER) datuen arabera, adinekoengan prebalentzia handiagoa du gaixotasun honek: 50 urtetik gorakoen % 10,7ri eragiten dio eta bereziki emakumeei, 65 urtetik gorako emakumeen % 24,7k pairatzen baitu. Bere inpaktuak gora egiten jarraitzen du mundu osoan, biztanleriaren zahartzearen ondorioz.

Hezur-masa galtzea eta haustura izateko arriskua handitzea zahartze-prozesu naturalaren parte diren arren, hainbat ikerketek erakutsi dute ariketa fisikoa eta elikadura orekatua gaztetatik konbinatzen dituen bizimodua funtsezkoa dela hezur-narriadura prebenitzeko eta tratatzeko eta adinekoen bizi-kalitatea hobetzeko.

Jarduera fisikoak hezur-osasunean dituen onurak jendeari erakusteko asmoz, Jon Irazusta Euskal Herriko Unibertsitateko Fisiologiako katedradunak “Ejercicio físico para fortalecer los huesos” (Hezurrak indartzeko ariketa fisikoa) hitzaldi-solasaldia eskainiko du datorren asteartean, martxoak 10, 18:30ean, Iurretako Herri Liburutegian.

Hitzaldian, hezurren osasunean ariketa fisikoak nola eragiten duen azalduko du Irazustak. Horrez gain, zer jarduera motak –indarrekoak, aerobikoak, malgutasunekoak…– izan daitezkeen lagungarri hezur-dentsitatea hobetzeko edo mantentzeko; esate baterako, osteoporosia bezalako gaixotasunen prebentzioan zein tratamenduan.

Horrez gain, dieta osasuntsu baten zein ariketa fisikoa gizabanako bakoitzari eta duen adinari egokitzearen garrantzia nabarmenduko du. Era berean, zenbait kirol eta nutrizio jarduera edo ohitura desegokiek –gehiegizko entrenamendua edo kaloria defizita, adibidez- hezur-osasunean ondorio kaltegarriak izan ditzaketela azalduko du.

Hitzaldi-solasaldia Euskal Herriko Unibertsitateko Kultura Zientifikoko Katedrak eta Iurretako Herri Liburutegiak bultzatutako Agora, ezagutzaren plaza hitzaldi-zikloan kokatzen da. Jarduera gaztelaniaz izango da, eta sarrera librea eta doakoa bada ere, aldez aurretik izena eman behar da, biblioteka@iurreta.eus helbidera mezu bat bidaliz edo 946 812 726 telefonora deituz.

Hizlaria

Jon Irazusta Astiazaran doktorea da Biologia Zientzietan eta Fisiologiako katedraduna Euskal Herriko Unibertsitatean. AgeingOn ikerketa-taldea zuzentzen du, ariketa eta jarduera fisikoaren bidez pertsona guztientzako zahartze osasungarria eta estimulatzailea sustatzeko ezagutza sortzen duena. Bere ikerketa-lanak diziplina anitzeko ikuspegia du, medikuntza, biologia, kirola edo nutrizioa bezalako arloetako profesionalekin elkarlanean. Gainera, 200 artikulu baino gehiago argitaratu ditu aldizkari zientifikoetan eta doktore-tesi ugari zuzendu ditu.

Hezurrak indartzeko ariketa fisikoa

Hasiera data
Amaiera data
Ordutegia
16:30etatik 19:30etara
Tokia
Iurretako Herri Liburutegia
Helbidea
Bidebarrieta, 4. Beheko solairua., Iurreta.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.Beharrezko eremuak * markatuta daude.