Zaintzaileen bakardadea prebenitzeko eta osasuna hobetzeko gakoak

Ekitaldiak

2 min

Zaintzaileen bakardadea prebenitzeko eta osasuna hobetzeko gakoak

Zaintzaileen

Mendekotasun-egoeran dagoen pertsona bat zaintzeak eragin zuzena izan dezake erantzukizun hori beregain hartzen duenaren osasunean eta ongizatean, baita bakardade moduan ere. Sentimendu subjektibo eta desatsegin hau beste pertsonekiko harremanak gutxiegi direla sentitzen denean sortzen da, kantitatean zein kalitatean. Euskadin, helduen % 14,5ak bakarrik sentitzen dela dio eta, Nahi Ez den Bakardadearen Estatuko Behatokiaren azken txostenaren arabera, hamarretik lauk sentitu dute sentsazio hori bizitzan zehar.

Kasu askotan, bakardade-sentimendua zaintza eremuari lotuta dago. Gaur egun, 50 urtetik gorako bost pertsonatik batek eskaintzen dio zaintza informala mendekotasun egoeran dagoen beste pertsona bati. Zenbait azterlanen arabera, mendekotasuna duen pertsonarekin bizi diren zaintzaileek osasun-egoera okerragoa dute, gizarte-harreman txarragoak dituzte eta bizi-kalitate txikiagoa, batez ere nahi ez duten bakardade egoeran daudenean.

Errealitate horri heltzeko, Idoia Imaz eta Batirtze San Martin erizainek, Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Medikuntza eta Erizaintza Fakultateko irakasleak biak, “Zaintzaileen bakardadea prebenitzeko eta osasuna hobetzeko gakoak” hitzaldi-solasaldia eskainiko dute datorren asteartean, apirilaren 21ean, 18:30ean, Iurretako Herri Bibliotekan.

Saioan zehar zaintzaileen egoera aztertuko dute eta euren bizi-kalitatea hobetzeko eta bakardade-sentsazioa leuntzeko eraginkorrak direla erakutsi duten hainbat estrategia aurkeztuko dituzte, esate baterako balorazio indibidualizatua, taldeetan parte hartzea edo errefortzu komunitarioa.

Hitzaldi-solasaldia Euskal Herriko Unibertsitateko Kultura Zientifikoko Katedrak eta Iurretako Herri Bibliotekak bultzatzen duten Agora, ezagutzaren plaza hitzaldi-zikloaren parte da. Jarduera gaztelaniaz izango da eta sarrera librea eta doakoa da. Hala ere, aldez aurretik izena eman behar da biblioteka@iurreta.eus helbidera mezu elektroniko bat bidaliz edo 946 812 726 telefonora deituz. Streaming bidez ere jarraitu ahal izango da, EHUko Kultura Zientifikoko Katedra TikTok kanalaren bidez.

Hizlariak

Idoia Imaz Aramburu Erizaintzan diplomaduna da eta Ikerketa Biomedikoan doktorea (Euskal Herriko Unibertsitatea). Ibilbide luzea du ospitaleetako asistentzia-arloan, Osakidetzaren sareko hainbat zentrotan. 2017tik Erizaintza I saileko irakaslea da Euskal Herriko Unibertsitateko Medikuntza eta Erizaintza Fakultatean, Erizaintzako graduan zein Zahartze Osasuntsua eta Bizi Kalitatea masterrean. Bere ikerketa-jarduera zahartzearen, bakardadearen eta zainketen azterketara bideratuta dago.

Batirtze San Martin Gamboa Erizaintzan diplomaduna eta Ikerketa Biomedikoan doktorea da (Euskal Herriko Unibertsitatea). Esperientzia profesional handia du Osakidetzaren sareko hainbat ospitale eta zentrotan. 2015etik Erizaintza I saileko irakaslea da Euskal Herriko Unibertsitateko Medikuntza eta Erizaintza Fakultatean. Bere ikerketa zahartzean eta zaintzan oinarritzen da, asistentzia, irakaskuntza eta ikerketa barnebiltzen dituen ikuspegi global batetik.

Zaintzaileen bakardadea prebenitzeko eta osasuna hobetzeko gakoak

Hasiera data
Amaiera data
Ordutegia
18:30etatik 19:30etara
Tokia
Iurretako Herri Biblioteka
Helbidea
Bidebarrieta, 4. , Iurreta.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.Beharrezko eremuak * markatuta daude.