Ikertzaileen Europako Gaua, irailaren 25 eta 26an

Ekitaldiak

Ikertzaileen Europako Gaua ekimenaren edizio berri bat antolatu du Bilboko Udalak, irailaren 25ean (ostirala) eta 26an (larunbata), Euskal Herriko Unibertsitatearen laguntzarekin. Ikertzaileen Europako Gaua programa Europako 350 hiritan gauzatzen da aldi berean eta ikerketa mundua eta herritarren arteko zubia izan nahi du, ikertzaileen lanak gizarteari ekartzen dizkion onurak eta eguneroko bizitzan duten eragina ezagut ditzaten.

Bilbon antolatu den Ikertzaileen Europako Gaua Deustuko Udaltegian izango da eta online ere jarraitzeko aukera izango da. Zientzia-dibulgazioa oinarri duen egitasmo honek tailerrak, bideokonferentziak eta mahai-inguruak izango ditu.

Aurtengo egoera berezia dela eta ekitaldiaren jarduera nagusia “Koronabirusa eta datorren etorkizuna” mahai-inguruak izango dira. Hauen helburua Covid-19aren osasun-larrialdiari buruzko eztabaida publikoa sustatzea eta, arloko adituekin batera, zenbait gai aztertzea izango da: ekonomian eta enpleguan duen eragina, osasunaren kudeaketa, zientzia, eta abar.

Egitaraua

Irailaren 25ean, 19:00etan:

  • Ugo Mayor (Ikerbasqueko ikertzailea, UPV/EHU): “Tests, tests, tests. Los retos del diagnóstico en una pandemia emergente”
  • José Antonio Lozano (Konputazio Zientzietako eta Adimen Artifizialeko katedraduna, UPV/EHU): “Inteligencia artificial y matemáticas para analizar la pandemia”
  • Guillermo Quindós (Mikrobiologiako katedraduna, UPV/EHU): “Covid 19: vacunas y postpandemia”
  • Arantxa Gorostiaga (Psikologiako irakaslea, UPV/EHU): “¿Cómo nos afecta la pandemia psicológicamente?”

Irailaren 26an, 19:00etan:

  • Sara de la Rica (Ekonomiako katedraduna, UPV/EHU): “Las perspectivas económicas tras la pandemia”
  • Eduardo Maiz (Basurtuko Ospitaleko zuzendari-kudeatzailea): “La atención sanitaria del COVID: pasado, presente y el incierto futuro”
  • Juan Ignacio Pérez (Fisiologiako katedraduna, UPV/EHU): “Relaciones entre ciencia y sociedad: ¿Cambiarán para bien o para mal?”

Mahai-inguruak Deustuko Bidarte jauregiko auditorioan izango dira, 19:00etan hasiko da eta presentzialki ikusi ahalko da, zuzenean parte hartzeko aukerarekin. Ezin bazara etorri, birtualki ere jarraitzeko aukera izango duzu esteka hauen bidez:

Irailaren 25eko saioa (ostirala): youtu.be/Exdi1kcm2-c

Irailaren 26ko saioa (larunbata): youtu.be/V3pIxd7i2Xc

Ikertzaileen Europako Gaua, irailaren 25 eta 26an

Data
Ordutegia
19:00etatik 21:00etara
Tokia
Deustuko Bidarte Jauregia
Helbidea
Agirre Lehendakariaren Etorbidea, 42, Bilbo
Informazio gehiago

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.Beharrezko eremuak * markatuta daude.