Oihana Ros, Asier Vallejo, Maitane Olivares, Ailette Prieto, Nestor Etxebarria Ezin da ukatu gure eguneroko bizitarako abantaila handia suposatzen dutela konposatu kimikoek, hala ere, beren gehiegizko erabilerak ingurumenean kalteak sor ditzakeela ezin dugu ahaztu. Hori dela-eta, geroz eta erakunde gehiagok […]
Juan Luis Osa, Ana Boyano, Borja Fernandez-Gauna eta Mikel Larrañaga Gure aiton-amonek aizkorak eta erremintak zorrozteko erabiltzen zuten harria, gaur egun elementu mekanikoen fabrikazioan ezinbesteko eragiketa bihurtu da. Bere eraldaketaren arrakasta, material gogorretan gainazal-akabera eta doitasun bikainak lortzeko duen gaitasuna […]
Jon Terés-Zubiaga Artikulu honetan “Birgaitze energetikoak gizarte etxebizitzan: portaera termikoaren analisia” doktorego-tesian jorratutako gaiak laburbiltzen dira. Doktorego–tesi hau eraikinen birgaikuntza energetikoaren ebaluazioan datza, prozedura honek barne hartzen dituen atal ezberdinak kontuan hartuz: datu–eskuratzea eta monitorizazioa, datuen tratamendua (eraikinen portaera simulatzeko […]
Itziar Gonzalez-Dios, María Jesús Aranzabe eta Arantza Díaz de Ilarraza Egunero milaka testu idazten dira, baina jende asko ez da gai testu horiek ulertzeko. Zergatik? Testuak atzerriko hizkuntza batean idatzita daudelako, hizkuntza ulertzeko arazoak (afasia, arazo kognitiboak…) dituztelako edo, besterik […]
Jaione Etxebarria-Elezgarai, Susana Carregal-Romero, Charles Lawrie, Fernando Benito-Lopez, Lourdes Basabe-Desmonts Lan honetan INDICATE izeneko proiektua aurkezten da, non minbiziaren diagnosi goiztiarrerako eta tratamenduen egokitzapenerako kontzeptu berri bat proposatzen den. INDICATEk “IN vitro DIagnostics for CAncer TEsting” edo “Minbiziaren in vitro […]
Irene Urcelay-Olabarria eta Josu Mirena Igartua Trantsizio magnetikoen eta kristal-egituren arteko erlazioa aztertzea oinarrizkoa da material magnetoelektriko multiferroikoen ikerkuntza-prozesuan. Izan ere, trantsizio magnetikoen ondorioz gertatzen diren egiturazko fase-trantsizioak gakoa dira aldiberean agertzen den polarizazio elektrikoaren jatorria finkatzeko. Dena dela, zenbait […]
Irati Barandiaran eta Galder Kortaberria Gizartearen garapen teknologikoak material berri aurreratuen beharra eragin du sortzen diren arazo berriei erantzuna emateko. Bide honetan, material nanokonposatuek hautagai egokiak dirudite. Material nanokonposatu hauek solido multifasikoak dira, zeintzuetan gutxienez faseetako batek dimentsio bat, bi […]
Ibon Coterón Agorria Aditz esaeren bidez, gertaerak adierazi eta eremu semantiko konplexu batean kokatzen ditugu, hizketa-gunetik hurbilago edo urrunago, dimentsio bietan zehar, denborarena (lehenago – batera – ondoren) eta modu zein modalitatearena (erreala / irreala). Anitzak dira kokatze horretan esku […]
Ania Ibarguren, Joseba Arizmendiarrieta, Francesco Storino, Monica Usanoz eta Inazio Irigoien Biohondakinak lekuan bertan aprobetxatzea ahalbidetzen duen konpostatze-sistema berritzaile bat aurkezten da hurrengo artikuluan: Oilategi konpostagailua. Oilategi baten egitura du, eta konpostagailu bat edo gehiago eduki ditzake barnean, parte-hartzaileek etxean […]
Ana Boyano, Juan Luis Osa, Unai Fernandez-Gamiz, Leyre Torre, Faustino Mujika Orokorrean, material konpositeak bi fase edo gehiagoz osatutakoak dira. Ezaugarri mekanikoak garrantzitsuak direnean, material konpositea bere ezaugarri mekaniko espezifikoak osagaiek banaka dituztenak baino hobeak izan daitezen diseinatzen da. Materialaren […]