Lehen kolonoak txundituta geratu ziren migrazio garaietan zerua estaltzen zuten milaka alek osatutako uso saldo handiekin. Batzuek hamalau ordu baino gehiago behar izaten zituzten eremu bat zeharkatzeko. Nork pentsatuko zuen Martha, espeziearen azken emea, 1914an hilko zela gatibutasunean? Azken kasu […]
Zientziaren historiako esaldi esanguratsuenetakoa da Carl Saganek aspaldi bota zuena: izar hautsa gara. Gurean, noski, Mikel Laboak musikatutako Xabier Leteren abesti ederraren bitartez ere errotu zen kontzeptua. Halaxe da: behin batean supernoba batean kozinatu ziren elementuez osatzen da eskura dugun […]
1976ko uztailaren 10ean gertatu zen, 12:37an, bazkalorduan. Txistu isil bat entzun zen, mehatxuzkoa, ezezaguna. Seveson, Milandik 25 kilometro inguru iparraldera dagoen Italiako Lombardiako herri batean, sute bat piztu zen bertako industria bateko eraikin batean. Garai hartan, Seveson 17.000 biztanle inguru […]
Hitzak beren kabuz ahora gerturatzetik, gero eta sarriago haien bila ibiltzera pasatzen gara adinarekin, nahiz eta sarritan mingainaren puntan izan. Fenomeno hau hitzek jasotzen duten aktibazio mailarekin lotuta dagoela uste dute ikerketek. Adinarekin lotuta agertzen diren hiztegi-arazoek eragiten dute, besteak […]
Lurra eta Artizarra, tamaina eta konposizio berdintsukoak izan arren, oso eboluzio geologiko eta atmosferiko ezberdinak izan dituzten bi planeta dira. Egin dituzten bideak hain izan dira bereiziak, non esan baitezakegu, itxuraz, elkarren oso antz txikia dutela. Artizarra gure planeta “bikia” […]
Dorota Krajewska poloniarra da, eta bere herrialdean linguistika ikasten ari zela sortu zitzaion, lehen aldiz, euskarara hurbiltzeko aukera. Aukerari heldu, eta hurbiltzetik murgiltzera egin du jauzi, eta, orain, ikergai du hizkuntza hau. Azaldu duenez, gradua egiten ari zela, bazuen gogoa […]
Gauza bitxia da, baina gorputza musikaren doinuarekin mugitzean gustura sentitzen gara; abesti batzuek, inkontzienteki, dantza egiteko gogoa ere sortzen dute, eta batzuetan, oso umoretsu gaudenean, gorputzak berak eskatzen digu dantza, sentitzen duen poza erakusteko bezala. Oro har, dantza alaitasunarekin eta […]
Aspaldiko ametsa da garun baten barruan gertatzen diren prozesu guztiak ondo ezagutzea. Besteak beste, medikuntzaren alorrean sortzen diren aukerak imajinaezinak dira. Alabaina, momentuz imajinaezina da ere gizakiaren garunaren mapa zehatza osatzea. Ikertzaile talde batek mahai gainean jarri duen ikerketa batek […]
Zientziak aurrera egin ahal izateko, beharrezkoa da zientzialari batek eskuragarri izatea besteek egin dituzten lanak; izan ere, aurreko lanen testuinguruan abiatu ohi da ikerketa-esparru berri bakoitza. Dakigunez, gaur egun zientzia-aldizkariak dira emaitzen berri emateko biderik ohikoena. Aurreko atalean azaldu genuen […]
Giza eta txinpantze leinuen arteko dibergentzia duela sei milioi urte inguru gertatu zenez, espezie baten eta bestearen haurdunaldiaren ezaugarriak duela gutxi bereiziko ziren. Hala ere, guztiok dakigu hori ezin dugula ikusi edo neurtu gaur egungo haurdunaldiekin egiten dugun moduan. Primateetan […]