Gaixotasun honetan Substantia nigra pars compacta-ko (SNc) neurona dopaminergikoen galera progresiboa gertatzen da, bide nigroestriatalaren funtzio desegokia eraginez. Neuronen heriotzan parte hartzen duten hainbat mekanismo zelular eta molekular deskribatu dira, eta nahiz eta gaixotasuna hainbat faktore genetiko eta ingurumenekoekin erlazionatu […]
Zenbait teoria proposatu dira satelite horien sorkuntza azaltzeko: harrapatutako bi asteroide direla, orbitako satelite zahar bat suntsitu ondoren horien hondarretatik sortutako bi sateliteak direla, inpaktu handi batek planetaren gainazaleko materiala jaurtiarazi zuela eta orbitan uztartu zela… Baina teoria batek ere […]
Gogoratzen urpean ibiltzeko gai diren armiarmak? Ni bezalako memoria eskasekoentzat oroigarria: badira urpean ibiltzeko gaitasuna duten armiarmak. Bai, armiarmak, plurala. Horietako batek gorputzeko ileak baliatzen ditu urpean bizirauteko. Benetako ileak ez dira, egia esan. Ile moduko egiturak dira, gorputzean zehar […]
Landareen ugalketa-prozesuan polena toki batetik bestera eramateko lagungarri diren animaliak dira polinizatzaileak. Polinizazioa funtsezkoa da gure ongizaterako eta ekosistemek bizirauteko. Landare basatien % 85 inguruk eta laborantza-landareen % 70 baino gehiagok polinizazioa baliatzen dute ugaltzeko. Baina espezie polinizatzaileen dibertsitatea murrizten […]
Talde teoriaren aztergai nagusiak taldeak dira. Hainbat propietate defini ditzakegu taldeak sailkatzeko; adibidez, abeldartasuna, ebazgarritasuna, finituki sortua izatea, eta abar. Hala ere, mundu fisikoan gertatzen den bezala, batzuetan talde bati buruzko informazio partziala soilik izaten dugu eta ea informazio horretatik […]
Larruazala gizakion organorik handiena da eta 3 geruza nagusi bereiz daitezke; epidermisa, dermisa eta hipodermisa, hurrenez hurren. Epidermisean hainbat geruza eta zelula dauden arren, zelula garrantzitsuenak keratinozitoak dira, hauek azalaren birsorkuntzaz eta bir-epitelizazioaz arduratuko baitira. Bestalde, dermiseko egituren artean, kolagenoa […]
Gutxik aurreikusi zuten —horien artean, John von Neumann matematikari hungariarrak— zientziaren hurrengo gidoi aldaketa handia ez zela «energia, lana, indarra edo mugimenduaren» esparruetan gertatuko, aurrekoetan bezala, baizik eta «kontrol, programazio, informazioaren prozesamendu, komunikazio, antolakuntza eta sistemen» esparruan (Burks, 1969). Bigarren […]
Aurrekoan gizakioz eta gure zentzumenez ibili ginen; tira, ni ibili nintzen. Eta zuek formal-formal irakurtzen. Eta oraingo honetan ere gauza bera: ni nire diatribekin eta zuek, irakurle finak zareten horiek, leitzen. Baina gizakiez beharrean, benetako superbotereak dituen izaki bati buruz […]
Ikerketan Europako eta Ameriketako Estatu Batuetako 18 erakundetako 28 ikertzailek parte hartu dute, eta plazentak garapen neuropsikiatrikoan duen funtsezko eginkizuna azpimarratzen du. Izan ere, lanak erakutsi du plazentaren aldaketa epigenetikoek, bereziki haren DNAren metilazioak, nahasmendu neuropsikiatrikoekin lotutako geneen adierazpenean eragin […]
CO2-aren bahiketa (CCS), bahiketa airetik zein prozesu industrialen tximinietatik gauzatuta, CO2-a kontzentratu eta modu iraunkorrean biltegiratuko den tokietaraino garraiatzean datza, esaterako, formazio geologikoak. Harrapaketa-prozesu nagusiak airetik zuzeneko bahiketa, errekuntza-aurrekoa, errekuntza-ostekoa eta oxierrekuntza dira. Horien artean, errekuntza-ostekoa da teknologiarik bideragarriena. Hala […]