Ekologia Rosalie Barrow Edge (1877-1962) ornitologo amateurra eta ingurumenaren defendatzaile aitzindaria izan zen, eta bere ikuspegiak kontserbazioari heltzeko modua eta haren inguruan pentsatzen zena goitik behera aldatu zuen. Edgek bat egin zuen ornitologo eta behatzaile afizionatuen talde batekin, eta naturaren […]
Hizkuntza erabiltzeko dugun modu pertsonalak krimen baten armako hatz-marka batek bezainbeste salatu gaitzake. Language of crime, Marta Sánchez Lópezena. Ikerketa-talde batek frogatu berri du polaritoi guztiz simetrikoak egon daitezkeela kristal batean. Eta esan ohi den bezala, ikusi sinesteko. First real-space […]
Lehen kolonoak txundituta geratu ziren migrazio garaietan zerua estaltzen zuten milaka alek osatutako uso saldo handiekin. Batzuek hamalau ordu baino gehiago behar izaten zituzten eremu bat zeharkatzeko. Nork pentsatuko zuen Martha, espeziearen azken emea, 1914an hilko zela gatibutasunean? Azken kasu […]
Azken hamarkadetan nabarmen egin du gora mundu-mailako biztanle kopuruak, eta, horrenbestez, baita planetako azalera urbanizatuak ere. Bide horri jarraituz gero, 2050. urterako, mundu-mailako biztanleen bi heren hiriguneetan biziko direla aurreikusten da. Tradizionalki, urbanizazio-prozesua gauzatzeko, natura- edo nekazaritza-inguruneak eraldatu izan dira […]
Zientziaren historiako esaldi esanguratsuenetakoa da Carl Saganek aspaldi bota zuena: izar hautsa gara. Gurean, noski, Mikel Laboak musikatutako Xabier Leteren abesti ederraren bitartez ere errotu zen kontzeptua. Halaxe da: behin batean supernoba batean kozinatu ziren elementuez osatzen da eskura dugun […]
1976ko uztailaren 10ean gertatu zen, 12:37an, bazkalorduan. Txistu isil bat entzun zen, mehatxuzkoa, ezezaguna. Seveson, Milandik 25 kilometro inguru iparraldera dagoen Italiako Lombardiako herri batean, sute bat piztu zen bertako industria bateko eraikin batean. Garai hartan, Seveson 17.000 biztanle inguru […]
Osasuna Adinkeriari aurre egiteko modua ikertu du Erizaintza Fakultateko ikasleetan Bertitze San Martin UPV/EHUko Medikuntza eta Erizaintza Fakultateko irakasleak. Adinkeriak adinean aurrera doazenen aurkako diskriminazioa deskribatzen du, eta osasun arloan, arazoak dituztenean hauek aintzat ez hartzea eragiten du, besteak beste […]
Industria kimikoa oinarrizkoa da gizarte modernoan. Izan ere, gure bizimodua pentsaezina litzateke hura gabe. Ahalik eta jasangarriena izatea da gure garaiko erronka handienetako bat. Amoniakoa industria honen erreferentziazko konposatuetako bat da eta katalizatzaile berri bat iraultzailea izan daiteke: Reducing the […]
Estalki putzudunak abantaila garrantzitsuak ditu eraikinaren kudeaketa termiko pasiboa hobetzeko. Alde batetik, eraikinaren inertzia eta isolamendu termikoa areagotu egiten dira, barruko bizi-giroa hobetuz. Izatez, urak ezaugarri termiko onak ditu eraikuntzarako. Batetik, eroankortasun termiko txikia dauka, isolatzaile termiko ona baita. Horri […]
Hitzak beren kabuz ahora gerturatzetik, gero eta sarriago haien bila ibiltzera pasatzen gara adinarekin, nahiz eta sarritan mingainaren puntan izan. Fenomeno hau hitzek jasotzen duten aktibazio mailarekin lotuta dagoela uste dute ikerketek. Adinarekin lotuta agertzen diren hiztegi-arazoek eragiten dute, besteak […]