Olefina (edo alkeno) arinak hidrokarburo asegabeak dira; hau da, karbono-karbono lotura bikoitza duten hidrokarburoak. Horien artean etilenoa eta propilenoa industria petrokimikoko oinarrizko lehengaiak dira eta poliolefinak (polietilenoa eta polipropilenoa) ekoizteko erabiltzen dira nagusiki. Poliolefinek propietate mekaniko (zurruntasuna, gogortasuna eta erresistentzia) […]
Ikertzaileek prozesu zehatz bat aztertu nahi zuten, beren susmoz, bizidunak genetikoki eraldatzea eragin zezakeena, edo beste modu batera esanda, eboluzionatzea bultzatu zezakeena. Lanak agerian utzi du munduan zeharreko hainbat hiritan bizi diren hirusta zuriko indibiduoek antzekotasun gehiago dutela beraien artean […]
Kokatu gaitezen: duela 200 eta 150 000 milioi urte, Afrikan. Berorik ez da, baina. Garai hartan glaziazio baten erdian baitzegoen, M2 glaziazioa. Eta horrek ondorio zuzena zeukan garaiko gizakiengan, zaila, oso zaila zen janaria topatzea. Hainbeste, ezen kalkuluen arabera (nahiz […]
Ez da batere erraza jakitea zenbat denbora igaro den pertsona baten heriotza gertatu denetik: auzitegi medikuek teknika andana baliatu behar dituzte horretarako. Gehienetan, gorpuan izaten diren aldaketa fisikoetan oinarritzen dira heriotzaren unea igarri ahal izateko, gutxi gorabehera ezagunak direlako denbora […]
Osasuna Endometriosiaren inguruko informazioa ez dago oso zabalduta, ez gizartean, ezta medikuen artean ere. Menstruazioa iristen denean uteroan ehun bat sortzen da eta, haurdun geratzen ez bazara, askatu egiten da. Bada, batzuetan gertatzen da ehun endometriko hori beste hainbat organotara […]
Gure espezieak planetako uraren %2.5 baino ezin du edan. Ur geza lortzeko sistema industrial efiziente eta ekologikoek, beraz, ideia ona dirudite. Goroldioa erabilita, adibidez. Daniel González Muñozen Drinking water using green moss Izurdeak, baleak, fokak eta pinguinoak ez dira arrainak […]
Antropometria sistemari esker ezagutu dezakegu gizakion gorputzaren osaera eta konposizioa, eta muskuluen zein hezurren azterketatik abiatuta gizakion somatotipoa (gorputzaren itxura, forma…) nolako den jakin dezakegu. GIKAFIT (Gizartea, Kirola eta Ariketa Fisikoa) taldeko ikertzaileek antropometrikoki nolakoak garen, eta entrenamenduetako eduki zein […]
Hegazkinen desplazamendua hegalei atxikitzen zaizkion turbinei esker lortzen da. Airea konprimatu eta errekuntzako ganberetan sartzen da, non erregaiak etengabe erretzen diren. Presio eta tenperatura altuko airea turbina batera eramaten da, partzialki zabaltzen baita konpresorea mugitzeko duen energia lortzeko. Atzeko errodamenduen […]
Gizakiok izaki zelulanitzak gara. Hau da, zelula ugariz osatutako organismoa gara, gutxi gorabehera 30 bilioi zelulaz osatuak. Hala ere, ezin dugu ahaztu zelula hauek guztiak hasierako zelula bakar baten ondorengo urrunak direla. Lehen zelula hura zigotoa da, espermatozoideak obulua ernaltzean […]
Hondakin-urak biztanleriari buruzko informazio kimikoa gordetzen du: gaixotasunak, sendagaiak, substantzia toxikoak… Mekanismoa sinplea da: birusen arrastoak gorotzekin batera kanporatzen dira; izan ere, digestio hodian sartu eta ateratzen dira. Pandemiaren hasieratik jarri dira martxan SARS-CoV-2 birusa hondakin-uretan atzemateko proiektuak –baita Euskal […]