Ziortza Guezuraga Biologiaren eta literaturaren arteko harremana aurkeztu du Juan Ignacio Pérez Iglesiasek ‘Animalien letrak’ hitzaldian. Txibia erraldoiak, zeroiak, lera txakurrak, kolibiriak eta erreginatxo marradunak izan ditu hizpide, Herman Melville, Julio Verne, Jack London eta H. D. Thoreau autoreen eskutik […]
Datorren ikasturte akademikoan (2019-2020), UPV/EHUk eta NUPek Kultura Zientifikoari buruzko master propioa eskainiko dute, online emango dena. Komunikazioaren eta kultura zientifikoaren arloan Espainiako unibertsitateek eskaintzen dituzten graduondoko ikasketen aukera aztertu ondoren, master honen sustatzaileek ondorioztatu genuen interesgarria litzatekeela kultura zientifikoari […]
UPV/EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultatearen 50. urteurrena ospatzeko hainbat ekitaldi egingo dira Bilboko Bizkaia Aretoan. Ezki hostotxiki (Tila cordeta Mill.) baten landaketarekin hasi ziren, 2019ko urtarrilaren 28an, UPV/EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultatearen 50. urteurrena ospatzeko ekitaldiak. Zientziaren Oinarrien Batasunaren ikurtzat […]
2019ko Emakumeen Nazioarteko Egunak gizonen eta emakumeen arteko berdintasuna aldarrikatzen du indarrez. “Erabakitzen dudana izango naiz” da 2019ko martxorako Emakundek, Emakumearen Euskal Erakundea, proposatutako leloa. Aurtengo kanpainak Garapen Iraunkorrerako Helburuen (GIH) 5. xedea hartu du gidalerro bezala: “Emakumeen eta neskatoen […]
UNESCOk, 2017an, Cracking the Code: Girls’ and women’s education in science, technology, engineering and mathematics (STEM) txostena aurkeztu zuen; bertan, emakumeek zientzia eta teknologia diziplinetan parte hartzea eta lorpenak eta bilakaera izatea eragozten edo errazten duten faktoreak aztertzen dira, bai […]
Jakiundek Jakin-mina programa antolatzen du DBHko 4. mailako ikasleentzat. Ikasturtez ikasturte egiten da programa. UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedra elkarlanean aritu da Jakiunderekin Jakin-mina sortu zenetik. Ikastetxeetako zuzendaritzek hautatzen dituzte parte hartuko dituzten ikasleak, haien interesa eta motibazio akademikoa aintzat hartuta […]
Juan Ignacio Pérez Iglesias Jarraian, UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedrak 2017an izandako jardueraren berri ematen dugu. Jarduerak haien izaeraren arabera antolatu dira. Atal berezietan jaso ditugu beste erakunde batzuekin izandako kolaborazioak eta Katedrako zuzendariaren partaidetza izan duten aurkezpenak (hitzaldiak, mahai inguruak […]
Nanoteknologia gazteei hurbiltzea da nanoKOMIK egitasmoaren helburura. NanoKOMIK bi erakunderen eskutik sortzen da, CIC nanoGUNE eta Donostia International Phyiscis Center (DIPC), Zientzia eta Teknologiarako Espainiako Fundazioaren (FECYT) laguntzarekin. NanoKOMIK nanozientzia eta nanoteknologia alorrean ematen diren aurrerapenak ezagutarazteko tresna da, nanofikziozko […]
Juan Ignacio Pérez Iglesias Pew Research Center-ek [1] orain gutxi argitaraturiko azterlan baten ondorioen arabera, zientziarekin, teknologiarekin, ingeniaritzarekin edo matematikarekin lotutako ogibideak (STEM akronimoaren barruan bilduak) dituzten emakumeen lantokia euren lankide gizonena ez bezalako ingurune bat izan ohi da, batzuetan […]
Kultura zientifikoa zabaltzeko jaialdia antolatu? Bertsolaritza eta zientzia uztartu? Bai, “Jakinduriek mundue erreko dau 2016” ekitaldian. Zelan, baina? Lau zientzialarik gai baten inguruko azalpen laburrak emanda, bertsolariek zientzia oinarri hartuta errima eta neurria jartzen dutelarik eta guztia Kike Amonarrizen gidaritzapean […]