Baina badakart musikari lotutako ikerketarik. Bai eta rockari lotutako bat ere. Rock zaharra, gainera. Zuetako askok baino zaharragoa, seguru. Ni baino zaharragoa ere, e? Ez pentsa. Beno, harira, Pink Floyd taldearen Another Brick in the Wall abestia dugu gaurko idazki […]
Artikulu hau klima-aldaketari buruzkoa da. Eta koloreen ingurukoa. Izan ere, harremana topatu dute koloreen eta klima-aldaketaren artean. Harreman gatazkatsua, zehazki. Koloreek galtzen ari diren gatazka. Izan ere, EHUko ikerketa batek aurkitu du txori espezie baten lumen koloreek distira galdu dutela […]
Gogoratzen urpean ibiltzeko gai diren armiarmak? Ni bezalako memoria eskasekoentzat oroigarria: badira urpean ibiltzeko gaitasuna duten armiarmak. Bai, armiarmak, plurala. Horietako batek gorputzeko ileak baliatzen ditu urpean bizirauteko. Benetako ileak ez dira, egia esan. Ile moduko egiturak dira, gorputzean zehar […]
Aurrekoan gizakioz eta gure zentzumenez ibili ginen; tira, ni ibili nintzen. Eta zuek formal-formal irakurtzen. Eta oraingo honetan ere gauza bera: ni nire diatribekin eta zuek, irakurle finak zareten horiek, leitzen. Baina gizakiez beharrean, benetako superbotereak dituen izaki bati buruz […]
Baten batek pentsatuko zuen bost dela erantzuna kasu guztietan. Baina, ai, ezin zen hain erraza izan. Kontinenteak bost dira, ezta? Ba… oinarri dugun ereduaren arabera, kontinenteak lau, bost, sei edo zazpi izan daitezke. Serio eta benetan. Ez nabil asmatzen. Kontinente […]
Aitorpen batekin hasi behar dut gaurkoan. Bai, daitort: loti ederra baino lotiagoa naiz. Eta udazken-negu bide honetan gabiltzala, hotza eta iluntasuna gero eta handiagoak diren sasoi honetan, ohearen deia gero eta indartsuagoa da. Niretzat behintzat. Berri txarrak ditu zientziak lotiak […]
Hiru osagai zoragarri ditu dakardan kontu honek: bizitzari eutsi eta aurrera egiteko grina duten protagonistak, eskatologia pixka bat eta bitxikeria moduan kontatzeko istorioa dela. Hasteko, noski, protagonistak aurkeztuko ditugu. Gure lehenengo protagonista igel bat da. Igel normal eta arrunta. Pelophylax […]
Galdera: udara begira, armairu-aldaketa egin duzue? Neguko arropa lodi eta beroa gorde eta udako arropa freskoa atera? Zenbaitek egingo zenuten eta, beste batzuek, mahuka motzekoa armairuaren aurrealdean jarri eta mahuka luzekoa atzeko partera bidali baino ez. Lasai, ez nator armairufitness […]
Udaberriarekin batera hasten baita baratze gehienen (neguko baratzea ere badela ezin da ahaztu) denboraldia. Ariketa fisiko sutsua aitzurrarekin: sorbaldak, bizkarra, iskiotibialak, besoak… Nekazalfitnessa, igeriketa bezala, gorputz osoa lantzeko baliagarria da. Gizakiaz harago Eta pentsatuko duzue (edo ez, zeuen buruan ez […]
Eta kontua da, berez ezin direla mugitu. Ikusi ere, zentzu hertsian, ez dute ikusten. Entzumena ez da haien gaitasunik indartsuena. Onddoak baitira. Onddoak, bai. Jaten ditugun boletusen ahaideak. Onddoak. Beno, egia esan, haiek ez dira zonbiak, haiek dira besteak zonbiak […]