Hirurogeita hamarreko hamarkadaren hasieran, ez zegoen Internetik. Baina, ordurako, bere aurrekaria martxan zen: ARPANET, ordenagailu gutxi batzuk elkarrekin lotzeko Estatu Batuetako proiektu militar bat. ARPANET sortu eta gutxira gaur egun deitu genezaken lehen birusa agertu zen: Creeper programa ordenagailu horietan […]
Giovanni Virginio Schiaparelli 1835ean jaio zen Italian. Arkitektura eta ingeniaritza ikasi zituen arren, astronomia zen benetan interesatzen zitzaiona. Denborarekin lan garrantzitsu ugari gauzatu zituen astronomia arloan baina bere ospea Marteko kanalei esker lortu zuen. Ilusio optiko baten ondorioz kanal batzuk […]
Bernard Heuvelmans zoologoak folkloreak sortutako izakiak maite zituen, existitzen ez ziren horiek, alegia. Hain gogoko zituen diziplina berri bat asmatu zuela hauek aztertzeko: kriptozoologia. Kriptozoologia sasizientzia da, grekotik datorren hitz da eta bere esanahi literala hau da: “animalia ezkutuen azterketa” […]
1912an, Alfred Wegerner fisikari alemaniarrak kontinenteen jitoaren edo masa kontinentalen desplazamenduaren hipotesia formulatu zuen. Proposamen hori luze eztabaidatu zen, besteak beste, Britainia Handiko eta Australiako unibertsitateetan. Hala ere, XX. mendeko berrogeita hamarreko hamarkadan, magnetismo fosilizatua sistematikoki kartografiatzen zuten geologoek ondorioztatu […]
Filosofoa eta matematikaria izan zen Greziako Tales Miletokoa eta haren ustetan Lurra itsaso bateko ur gainean zegoen disko bat zen. Haren dizipulua zen Anaximandrok, ostera, pentsatzen zuen Lurra ekumenea (jendea bizi den mundua) tapa lauetako batean zuen zilindro bat zela […]
1962. urtean Rachel Carson itsas biologoak New Yorker aldizkarian DDTak eragiten zituen ondorioen berri emanez argitaratu zuen artikulu-sorta bat. DDTa intsektizida gisa erabiltzen zen eta labore-eremu handiak fumigatzen ziren, inolako kontrolik gabe. Rachel Carson elikadura-katean DDTak egiten duen bidea aztertzen […]
Sare sozialak komunitate bateko kideen artean edukiak argitaratu, zabaldu eta partekatzeko aplikazioak dira eta erabiltzaileen arteko elkarreragina eta lotura bultzatzeko aplikazioak edo tresnak dira. Sare sozialak ohikoak dira gure eguneroko bizitzan, baina nola hasi ziren? 1995ean SixDegrees webgunea sortu zen […]
Goritasun-bonbillek argia eman ziguten XX. mendean. Bonbilla izan da, ezbairik gabe, historiako aurrerapen garrantzitsuenetako bat, eta harekin batera, seguru asko, Thomas Edisonen izena etorriko zaigu burura. Hala ere, goritasun-lanpararen ibilbidean ekarpenak egin dituztenen zerrenda luzea da. Robert Friedel eta Paul […]
1923an Raoul Husson (1901-1967) Parisko Goi Eskola Normaleko (École Normale Supérieure) ikaslea zen. Egun baten Husson mozorrotu egin zen, Nicolas Bourbaki izena zuen ustezko matematikari bizardun baten papera hartzeko. Eta, horrela jantzita, nahita ulertezina zen eta arrazoibide faltsuekin josita zegoen […]
Joan den mendeko 40ko hamarkadaren hasieran, Harry Wesley Coover kimikariak Super Glue itsasgarria aurkitu zuen istripuz. Bigarren Mundu Gerra zen, eta Cooverrek eta haren taldeak Kodak enpresan lan egiten zuten, su-armen bisoreetarako plastiko garden bat garatzen. Akrilatoekin esperimentatzen ari zen […]