Juan Ignacio Pérez Iglesias Greziarrek miltos deitzen zioten okre gorriaren barietateari propietate bikainak egozten zizkioten antzinate klasikoan, eta, ondorioz, oso preziatua zen. Itsasontziak egoera onean mantentzeko pigmentu gisa, nekazaritzan, kosmetikan eta baita medikuntzan ere erabiltzen zen. Miltos-a goethita (burdina oxido-hidroxidoaren […]
José Ignacio García Plazaola eta Beatriz Fernández Marín Greziako mitologiaren arabera, Orfeo (Apoloren eta Kalioperen semea) bere maitale Euridize heriotzatik salbatzen saiatu zen. Eta berak azpimundutik ihes egitea lortu bazuen ere, Euridize betiko galdu zen. Zoritxarrez, Orfeo ere hil egin […]
Uxue Razkin Osasuna Bartzelonak Clinic ospitalean egindako ikerketa batek aditzera eman du PCR-proba zein azterketa serologikoa egin zaien osasun-langileen %11,2 dagoela kutsatuta edo kutsatu dela SARS-CoV-2 birusarekin. Emaitza hori uste zena baino kopuru txikiagoa erakusten du, hain zuzen. Elhuyar aldizkariak […]
Juanma Gallego Momentuz exoplaneta gutxi batzuetan baino ez dira hauteman atmosferak, baina hemendik gutxira errazagoa izango da horiek detektatzea. Iraultza txiki horri begira, hidrogenozko atmosfera batean mikroorganismoak bizitzeko gai ote direlako galdera bota dute zientzialariek, eta erantzun garbia jaso dute […]
Leire Sangroniz eta Ainara Sangroniz COVID-19 gaixotasuna dela eta, azkenaldian bolo-bolo dabil maskaren gaia. Osasun-larrialdi egoera honetan, osasun-langileentzat premiazkoak dira maskarak, SARS-CoV-2 birusetik babesteko. Kalean ere, gero eta gehiago hasi gara maskarak erabiltzen, eta botiketan agortuta egon dira hainbatetan. Mota […]
Koldo Garcia Azken asteotan birus batek gure bizitzak irauli ditu. Urtarrilaren bukaeran, oraindik urrunetik zetorren zurrumurrua baino ez zenean, Miren Basarasek aurkeztu zigun birus berria Zientzia Kaieran bertan; Josu Lopez-Gazpiok ere birusei buruzko argibideak eman dizkigu, birusak nolakoak diren azalduz […]
María Teresa Gómez-Sagasti, Lur Epelde, Oihana Barrutia “Lurra”, “lokatza”, “buztina”, “lurzorua”… Izen ezberdinak ematen dizkiogu, baina gutxik egiten diote justizia. Lurzorua Lurraren “azal bizia” da, azpiko oinarri harritsua estali eta planetan bizitza posible egiten duena. Lurzoruak, besteak beste, elikagaien ekoizpenean […]
Uxue Razkin Ingurumena Esteban Abad Holgado CSICeko kimikaria elkarrizketatu dute Berrian, Zaldibarko luiziaren harira. Zabortegiko suteetako kearen bidez airera zabaldu diren partikulak (dioxinak eta furanoak) kezka dira. Horiei buruz hitz egin du adituak: “Toxikoak dira; kontrolatu egin behar dira maila […]
Juan Ignacio Pérez Iglesias Lurrean bizitza hedatu zen moduari buruzko ikuspegia aldatzen hasi zen 1977an, itsaspeko batek biziz beteriko iturri hidrotermal (fumarola) bat topatu zuenean Ozeano Barearen hondoan. Orduz geroztik, aurkikuntzak bata bestearen atzetik etorri ziren, bai fumarola gehiago eta […]
Uribarri Goikuria, Erlantz Lizundia Polimero biodegradagarrien inguruan interes handia dago eta ikerketa zabala gauzatzen ari da azken urteotan, besteak beste ingurumenarentzat kaltegarriak diren polimero eta plastiko arrunten ordezkatzeari begira. Polimero biodegradagarrien artean, biopolimeroak garatzeko orduan aukera desberdinak daude oinarrizko material […]