Adimen artifizialak estatistikak ematen dituen datuak aztertuz, zientziaren hainbat arlotan aplika daitezkeen paradigmak eskaintzen ditu. Robotikaren arloan, robot sozialen ikerketak aipatzekoak dira, izan ere, haien prosodia, autonomia, harremanetarako gaitasunak eta naturaltasunaren azterketak, Ikasketa Automatikoaren barnean kokatzen dira. Ikasketa Automatikoak arlo […]
Paleoklimatologia antzinako klimak ikertzen dituen zientzia da. Hortaz, erregistro geologikoaren azterketa paleoklimatikoak Lurrean dauden eta milioika urte dituzten arrokak aztertzen ditu, sedimentuak eratu ziren garaietan eman ziren aldaketa klimatikoen aztarnak bilatzeko helburuarekin . Arrokek, sortu ziren garaiko ingurumen baldintzen […]
Egun , bi polimero mota aurki ditzakegu: alde batetik, petroliotik eratorritako polimeroak eta bestetik, jatorri naturala dutenak, izaki bizidunok sortzen ditugunak, alegia. Jatorri naturaleko polimeroen barnean proteinak aurkitzen dira, keratina, esaterako. Keratina ilean edota artilean aurki daitekeen proteina da. Prozedura […]
Ehunen ingeniaritza, ehunen funtzioa birsortzea, moldatzea edo hobetzea helburu duen disziplina anitzeko teknika da. Ingeniaritza honek, batez ere, ehunak (hezur-ehunak, kartilagoa, bihotz-balbula, maskuria, etab.) konpondu edo ordezteko aplikazioak ditu eta horretarako oso erabilgarriak dira polimero naturalak. Polimero naturalak edo biodegradagarriak […]
1 motako diabetesa gaixotasun konplexua da bere garapenean faktore genetikoek eta ingurune-faktoreek parte hartzen dutelako. Genetikaren aldetik, adibidez, gene asko partaide dira haren sorreran. Horregatik, oso garrantzitsua da gene horien identifikazioa. Diabetes mota honetan eragiten duten geneen ikerketak, batez ere […]
Ezaguna da klima-aldaketaren arazoa gaur egun, baina baliteke ekar ditzakeen ondorio guztiak ez ezagutzea, adibidez, itsas hondoetan duen eragina. Izan ere, aldaketa klimatikoa mundu mailako ingurune ozeaniko hauetan eraldaketa larria eragiten ari da. Aldaketa nabarmenen artean, besteak beste, azpimarratzekoa da […]
Munduan zehar zomorro espezie askok gaixotasunak transmititzen dituzte, adibidez, eltxoek. Hala ere, gure inguru hurbilean, artropodo txiki batzuk sortzen dute transmisio-arazorik larriena: kaparrek. Kaparrak eritasun gehien transmititzen dituztenen artean daude, izan ere, bakterioak eta birusak kutsatu ahal dituzte. Horrez gain […]
Jarduera fisikoak osasunean eragiten du. Izan ere, bizitzan zehar egiten ditugun mugimenduek eragina dute gure osasun fisiko, kognitibo eta afektiboan. Baina zein da inpaktu-maila? Ariketa fisikoko esku-hartze programak erreminta baliagarriak dira eraginak neurtzeko. Esaterako, ikusi da mugitzeko arazoak dituzten pertsonek […]
1912an, Alfred Wegerner fisikari alemaniarrak kontinenteen jitoaren edo masa kontinentalen desplazamenduaren hipotesia formulatu zuen. Proposamen hori luze eztabaidatu zen, besteak beste, Britainia Handiko eta Australiako unibertsitateetan. Hala ere, XX. mendeko berrogeita hamarreko hamarkadan, magnetismo fosilizatua sistematikoki kartografiatzen zuten geologoek ondorioztatu […]
Filosofoa eta matematikaria izan zen Greziako Tales Miletokoa eta haren ustetan Lurra itsaso bateko ur gainean zegoen disko bat zen. Haren dizipulua zen Anaximandrok, ostera, pentsatzen zuen Lurra ekumenea (jendea bizi den mundua) tapa lauetako batean zuen zilindro bat zela […]