Bilboko itsasadarra, etengabeko bilakaeran

Dibulgazioa · Kultura zientifikoa

Ibaizabal Itsasadarra zientziak eta teknologiak ikusita

Merkataritza-hiribildu izatetik, industria-hiri izatera eta, egun, zerbitzu-sektorean diharduen hiria pasa da Bilbo, etengabeko bilakaeran. Eraldaketa horretan, Trianoko mendiekin batera, ezinbestekoa izan da itsasadarra.

Erabileran ez ezik, eraldaketa fisikoak ere ikusgarriak izan dira Bilboko itsasadarrean:

  • 1300. urtean portua Areatzan zegoen.
  • 1654an Uribitarteko uhartea sortu zen, uholdeak ekiditeko.
  • 1887an Portugaleteko hareazko barra kendu zen, itsasontzi handiei nabigazioa errazteko.
  • 1905ean kanpoko portuaren lehen kaia eraiki zen.
  • 1968an Deustuko ubidea zabaldu zen.
  • 1992an kanpoko portua handitu zen.
  • 2018an Zorrozaurre uhartea sortu zen.

Bilakaeran ezinbestekoak izan dira zientzia eta teknologia.

Ibaizabal Itsasadarra zientziak eta teknologiak ikusita

Ibaizabal Itsasadarra zientziak eta teknologiak ikusita / La Ría del Nervión a vista de ciencia y tecnología proiektua infografia sorta bat izan zen hasieran, Ibaizabal itsasadarra eta bere inguru metropolitarra zientziaren eta teknologiaren begiez erakusten duten infografia bilduma batekin osatutako erakusketa.

Ondoren, zientziaren arlotik landutako artikulu sorta etorri zen euskaraz blog honetan bertan irakurgai eta gaztelaniaz Cuaderno de Cultura Científica blogean.

Proiektu honen (orain arteko) azken atala dugu honakoa, azalpen bideoak:

Bilboko itsasadarraren bilakaeran

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude