Bizkaia Zubia, Aro Industrialaren ikonoa

Dibulgazioa · Kultura zientifikoa

Ibaizabal Itsasadarra zientziak eta teknologiak ikusita

Portugalete eta Getxo batzen dituen Bizkaia Zubia izan zen munduan eraikitako metalezko egitura zuen lehen transbordadore mekanikoa. Europako Industria Iraultzako eta burdinazko arkitekturaren eraikinik nabarmenetako bat izan zen. Eta baita ingeniaritza erakusketa ere.


Eraikuntza izugarria da Bizkaia Zubia: 165 metroko zabalera du Portugaletetik Areetara eta 65 metroko garaiera punturik altuenetan.

1888. urtean hasi zen zubiaren historia, Alberto de Palaciok eta Ferdinand Armodinek zubia eraikitzeko proposamena egin baitzuten urte horretan. Hiru urtez obrak egin ostean, 1893an inauguratu zen.

Baina ez da gaur egun ezagutzen den zubia, izan ere, 1937an dinamitaz bota zuten behera, erabilezina bihurtu eta tropa frankistek aurrera egin ez zezaten. 1939an ekin zioten berreraikuntzari, zenbait diseinu aldaketarekin. 1941ean inauguratu zen berritutako zubia.

Lau fasetan eraiki zen zubia:

  • Lehen fasea. Zimenduak egin eta gainean dorreak jarri ziren.
  • Bigarren fasea. Haize lokarriak eta haizearen kontrako lokarriak jarri eta egitura ainguratu zen.
  • Hirugarren fasea. Bi aldeak lotzen dituen zeharraga atalez atal muntatu zen gabarra bat baliatuta piezak altxatu zirelarik.
  • Laugarren fasea. Zeharraga eusten duten penduluak eta ontzitxoa jarri ziren.

Zientzia eta teknologia daude eraikuntza enblematiko honen oinarrian.


Ibaizabal Itsasadarra zientziak eta teknologiak ikusita

Ibaizabal Itsasadarra zientziak eta teknologiak ikusita / La Ría del Nervión a vista de ciencia y tecnología proiektua infografia sorta bat izan zen hasieran, Ibaizabal itsasadarra eta bere inguru metropolitarra zientziaren eta teknologiaren begiez erakusten duten infografia bilduma batekin osatutako erakusketa.

Ondoren, zientziaren arlotik landutako artikulu sorta etorri zen euskaraz blog honetan bertan irakurgai eta gaztelaniaz Cuaderno de Cultura Científica blogean.

Proiektu honen (orain arteko) azken atala dugu honakoa, azalpen bideoak:

Bilboko itsasadarra kanpoaldeko abran

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude