2013an, Espainiak 2010/63/EB europar zuzentaraua transposizionatu zuen bere lege-esparrura (RD53/2013). Ondorioz, helburu zientifikoetarako erabiltzen diren animaliak babesteko Espainiako legedia ordezkatzean, murriztean eta fintzean oinarritzen da (3R). Printzipio horiek bultzatzen dute animaliak alternatiba ez-sentigarriekin ordezkatzea, animalien erabilera murriztea, eta esperimentuak fintzea […]
Ikuspuntu ekologiko batetik, horrek hainbat onura dakartza: bioaniztasuna eta lurraren kalitatea hobetzen ditu, paisaia heterogeneoa mantentzen du, eta baso-suteak ekiditen laguntzen du, besteak beste. Gainera, zaldiak gai dira belarretik jasotako zenbait konposatu onuragarri beren ehunetan metatzeko, eta hala, ondoren haiengandik […]
Gaixotasun hauen prebentziorako estrategia nagusia txertaketa da. Txerto pneumokozikoen kasuan, serotipo ezberdinen aurkako babesa ematen duten txerto formulazio ezberdinak garatuz joan dira, hau da, balentzia desberdinak dituzten txertoak; hala nola, 23 balentziadun txerto polisakaridiko pneumokozikoa (PPSV23; ingelesezko sigla), txerto pneumokoziko […]
AEAk gaixotasun desberdinak biltzen ditu, eta guztiek partekatzen dute mugikortasunaz arduratzen diren neuronetan kalte progresiboa izatea . AEAren ezaugarri bereizgarrienetako bat da neurona motorren heriotza eta endekapena. Kalteak erraboileko eta bizkar-muineko neurona motorrei (beheko neurona motorrei) zein garun-kortexeko eremu motor […]
Lan honetan, aurpegiko ezaugarrietan eragina duten SNPak (Single Nucleotide Polymorphisms), nukleotido bakarreko polimorfismoak, aztertu ditugu. Izan ere, gure helburua, giza populazioak aurpegiaren morfologiari loturiko datu genetikoetatik abiatuta desberdintzen diren ikustea baita. Hortaz gain, sudur morfologia populazio ezberdinetan aztertu dugu, adibide […]
Azken bost urteotan ikerketa lan desberdinek Euskal Herriko haur eta gazteen (11-17 urte bitarte) espezie alfabetatze maila diagnostikatu dute eta lorturiko emaitzen berrikuspen bat argitaratu berri da Ekaia aldizkarian. Lan desberdin hauen emaitzak bat ote zetozen aztertu, ondorio bertsuetara iristen […]
DNA topoisomerasak DNAren topologia aldaketak katalizatzen dituzten entzimak dira. Beste era errazago batean esanda, proteina familia hauetako kideek, DNAren metabolismoan zehar ematen diren funtsezko prozesuetan sortzen diren antolakuntza espazialarekin erlazionatutako arazoak konpontzeaz arduratzen dira. Hortaz, DNAn dagoen informazioaren atzipenerako, kiribiltze/deskiribiltze […]
Fabrikazio gehigarria (FG) 3D eredu batetik abiatuz materiala geruzaz-geruza gehitzean oinarritzen da eta bere aldaera nagusiak bi dira. Alde batetik, Hauts-Ohearen Fusioa (HOF edo ingelesez PBF) eta, bestetik, Zuzeneko Energia Gehikuntza (ZEG edo ingelesez DED). PBF prozesua hauts-geruza ezberdinetan intereseko […]
Gure osasun-sistemak tratamenduan oinarritutako ikuspegia izaten jarraitzen du, prebentzioari edo osasunaren sustapenari garrantzi nagusia eman beharrean. Gainera, desoreka bat dago gizarteak dituen beharren eta zerbitzuen eskuragarritasunaren eta kokapenaren artean. Hau da, hortzak zaintzeko zerbitzuak sarritan gutxien behar diren lekuetan egoten […]
Gaur egun, elikagaien segurtasuna eta kalitatea bermatzen duten eta elikagaien bizitza baliagarria luzatzen duten ontzien ikerketa nabarmentzen ari da eta horretarako elikagaien industriak baliabide berriztagarrietatik datozen material biodegradagarriekiko interesa erakutsi du. Testuinguru honetan, bio-hondakinetatik eratorritako proteinez osatutako filmen inguruko ikerketa-lanak […]