Zio_bilduma
Etiketen artxiboa 23 artikulu
Erreinu periodikoa (1995) liburuak Elementuen Taula Periodikoaren mapan murgiltzen gaitu. Mapa arruntek lurralde bat irudikatzen dutenez, nolakoa da Mendeleiev-en mapa horrek biltzen duena? Horri erantzutera dator Arkins-ek liburu xume honetan. Airetik inguratuko gara lehenik, eta oinezko bidaian gero. Aurrena, eskualdeen […]
Hizkuntza-sena
Hizkuntza-sena (1994) saiakera klasikoan, Steven Pinker zientzialari kognitibo ezagunak argi kontatzen digu hizkuntzari buruz jakin beharreko guztia: nola funtzionatzen duen, haurrek nola ikasten duten, denboran zehar nola aldatzen den, burmuinak nola prozesatzen duen eta eboluzioan nola garatu zen. Umoreaz, jakinduriaz […]
Matematikari baten apologia
Zertarako matematika? Galdera horren erantzun guztiz pertsonal baina egoki arrazoitua ematen digu Hardyk Matematikari baten apologia (1940) liburuan. Argitu dezagun ez garela ari hainbestean matematikaren gizarte-erabilerari buruz, baizik eta norbaitek lana eta bizitza matematikari eskaintzeko arrazoiei buruz: zergatik egiten den […]
Argia munduaren ertzean
Hainbat pentsaera, bizimodu eta izaera desberdin aurkezten dizkigu Argia munduaren ertzean Wade Davisek. Antropologoak kulturen muinak eta landare sakratuak ikertzeko munduan barrena egin dituen bidaiak lokarri hartu ditu 2007an argitaratutako liburu honetan. Egiazko kontakizun zirraragarrien bitartez, gizarteen aniztasunak egun desagertzeko […]
Eder behar du
Eder behar du. Zientzia modernoko ekuazio bikainak (2002) 12 saiakuntzaz osatzen den bilduma da, munduko zientzialari eta historialari gailenetako batzuek idatzitako ekuazio zientifiko modernoen botereari eta edertasunari buruzkoa. Graham Farmelo zientzia dibulgatzaileak argitaratu zuen kolaboratzaile ezberdinen laguntzarekin, besteak beste, Steven […]
Klima-aldaketa globalaren zientzia eta politika
Andrew E. Desslerrek eta Edward A. Parsonek zientzia atmosferikoan eta politikan duten esperientzia konbinatzen dute Klima-aldaketa globalaren zientzia eta politika liburuan (2006) zientzialariei, politikariei eta hiritarrei klima-aldaketaren labirintuan zehar laguntzeko asmoz. Zientziaren eta politikaren araubideak alderatu eta eskumenean diren aukerak […]
Gogo basatiak
Zer pentsatzen dute animaliek? Zer sentitzen dute? Ba ote dute emoziorik? Haserrea, oinazea, errukia sentitzeko gai al dira? Galdera horien erantzunak eskaintzen dizkigu Marc D. Hauser psikologo eta biologoak Gogo basatiak (2000) liburuan. Erantzun hauek psikologian, biologia ebolutiboan, neurozientzietan eta […]
Formen matxinada
Formen matxinada (2004) liburuan, Jorge Wagensbergek fisikariak erakutsiko dizu -erakutsi, ez irakatsi- forma sinple bakan jakin batzuen konbinazioz egina dela mundua. Liburu hau irakurriz gero, akabo ikusten ohituta zeunden mundua. Ezer ez da berdina izango; ez mundu bizigabea, ez bizidunena […]
Zenbakirik gabe bizi
John Allen Paulos matematikariak egungo gizarteak matematika eguneroko bizimoduan ulertzeko dituen arazoak aurkezten ditu bere Zenbakirik gabe bizi (1988) liburuan. Bizi ote liteke inor letrarik gabe? Bai, jakina, baina bere izena du horrek: analfabetismoa. Zenbakirik gabe bizitzea, ongi begiratuz gero […]
Giza gorputza lanean
John Lenihan fisikariak Giza gorputza lanean (1975) liburuan gizakia makina bezala aurkezten du eta bere funtzionamenduaz jabetzeaz pentsarazten du. Atalka ekin dio makina horren antolaera ikuskatzeari, aurrez aurre jarriz bere ingeniari-ezaguera eta biologian adituagoengandik jasoa. Ikuspuntu bereziak ematen dio originaltasuna […]