Jaun goikoa: 200 egun airean, 2000 km hegaka atsedenik gabe

Antonio Martínez Ron

Malkar-sorbeltza (Tachymarptis melba) gai da 20 egunean atsedenik hartu gabe hegaka ibiltzeko. Irudia: D. Occiato

Malkar-sorbeltza (Tachymarptis melba) gai da 20 egunean atsedenik hartu gabe hegaka ibiltzeko. Irudia: D. Occiato

Ornitologoek aspaldi dakite sorbeltza oso bizidun bitxia dela. Behaketa eta neurketei erreparatuta, sumatzen zuten hegazti hauek gai zirela airean denbora tarte luzeak emateko, lurra ukitu gabe edo habiara jaitsi gabe. Uste zuten lo ere airean egiten zutela, hegaka biribilak egiten. Felix Lietchiren taldeak (Suitzako Institutu Ornitologikoak) berriki frogatu du sorbeltzak Saharan zehar egiten duen ibilbidean izugarrizko balentria egiten duela: sei hilabete ematen du airean, behin ere jaitsi barik edo lurrean ipini barik.

Aztertutako hegaztien ibilbidea. Irudia: Feñix Lietchi

Aztertutako hegaztien ibilbidea. Irudia: Feñix Lietchi

Nature Communications aldizkarian argitaratu den lan honek iradokitzen du animalia hauek beren behar fisiologiko guztiak betetzen dituztela hegalaldi luze horretan. Ikerlariek hargailu txiki batzuk jarri zizkieten malkar-sorbeltz (Tachymarptis melba) espezieko sei kideri. Zazpi hilabete igaro ostean, berriz harrapatu zituzten zazpi kide horietatik hiru, animaliak Europara itzuli zirenean. Hargailuetan bildutako zehaztapenetan zehatz ikus zitezkeen GPS bidezko posizioak, eguzkiaren intzidentzia, lurrarekiko kokapena eta hegoen jarduera. Zientzialari hauen ustez, emaitzak argiak dira: haziera alditik kanpoko epean eten gabe hegaz egiten joan ziren Afrika Mendebaldetik Europaraino, 200 bat egunetan 2000 km-ko distantzia eginez.

Sorbeltzei txertaturiko miniaturazko transmisorea. Irudia: Swiss Ornithological Institute

Sorbeltzei txertaturiko miniaturazko transmisorea. Irudia: Swiss Ornithological Institute

Orain arte ikerlariek uste zuten baleak bezalako ur-animaliek baizik ezin zituztela egin ibilbide luze hauek etenik gabe. Egile hauek argudiatzen dute hegaz egiteak energi kostu handia dakarrela igeri egiteak edo ibiltzeak baino. Beraz, pentsa liteke hegodun animalia hauek atseden epe bat beharko luketela. Izan ere, ibilbide luzeak egiten dituzten beste hegaztiak ordutan egoten dira hegaz, baina gelditu egin behar dira ahalegin handi horren ostean atseden hartzeko eta janaria lortzeko. Sorbeltzak aldiz, harrigarriak dira zoologia zein neurozientziaren ikuspegitik. Izan ere, ez dakite nolakoak diren bere loaldiak, ez eta burmuin hemisferio bat deskonektatzen ote duten, izurdeen antzera nabigatzen jarraitzeko. Ikertzaileon esanetan, argi dago hegazti hauek hegaz egiten ari diren bitartean har dezaketela atseden, eta hori milaka kilometroko ibilaldietan egin dezaketela. Naturak isilgordean du oraindik berezia izan behar duen fisiologia hau.

Iturria: First evidence of a 200-day non-stop flight in a bird

————————————————————————————————-

Egileaz: Antonio Martínez Ron (@aberron) zientzia-kazetaria da

————————————————————————————————————————————

Juan Carlos Odriozolak euskaratu du artikulua.

Eman iritzia

You may use these HTML tags and attributes: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>