Mehrnoosh Arrar: «Ekarpena egin nahi nuke dengearen terapia antibiralen garapenean»

Ikertzen dut

2 min

Mehrnoosh Arrar: «Ekarpena egin nahi nuke dengearen terapia antibiralen garapenean»

Mehrnoosh Arrar Ikerketa Zientifiko eta Teknikoen Kontseilu Nazionaleko (CONICET) ikertzailea da Buenos Airesko Unibertsitateko Kalkulu Institutuan.

Kimikan doktoregoa lortu zuen (Kaliforniako Unibertsitatea, San Diego), eta modelatze molekularraren eta tresna konputazionalen bidez kimika eta biofisikaren arloko fenomenoak aztertzen ditu; esaterako, entzima baten aktibazio mekanismoa edo entzima baten eta haren substratuaren arteko elkartze prozesua. Bere ikertaldearen xedea da denge birusaren makineria molekuarra ulertzea. Horretarako, tresna konputazionalak erabiltzen dituzte, hala nola dinamika molekularraren simulazioak, proteina biralak eta proteina-RNA konplexuak modelatzeko, funtsezkoak baitira birusaren bizi zikloaren etapa guztietan.

Bere ikerketa ildoari esker (dengearen NS3 helikasaren modelatze molekularra, antibiralak diseinatzeko), L’Oréal-UNESCO For Women in Science saria jaso zuen (Argentina, 2025).

Mehrnoosh Arrar
Irudia: Mehrnoosh Arrar ikertzailea. (Argazkia: Mehrnoosh Arrarek emana).

Zein da zure ikerketa arloa?

Biomolekulen modelatzea da nire lanaren ardatz. Bereziki, denge birusaren biomolekulak. Simulazio konputazionalen bidez, biomolekula horien funtzionamenduaren mekanismo molekularrak argitu nahi ditugu, denge gaixotasunaren aurkako terapia berriaren garapenean ekarpenak egiteko.

Zergatik aritzen zara arlo horretan?

Biomolekulen modelaketan lan egitea bermea da interesatzen zaizkidan hainbat diziplina gertu izateko, hala nola matematika, fisika, biologia eta kimika. Birusak liluragarriak iruditzen zaizkit, eta dengea jaramonik egin eza zaion gaixotasuna da, mundu mailako osasun publikoko arazo bat.

Izan al duzu erreferentziazko figurarik zure ibilbidean?

Zorionez, erreferente asko izan ditut nire ibilbidean zehar. Lehenengoetako bat Bigarren Hezkuntzako ikastetxeko Kimikako irakaslea izan zen.

Zer aurkitu edo konpondu nahiko zenuke zure arloan?

Ekarpena egin nahi nuke dengearen terapia antibiralen garapenean.

Zein aholku emango zenioke ikerketaren munduan hasi nahi duen norbaiti?

Ikerketan aritu nahi duenarentzako nire lehenengo aholkua da frustrazioarekin eta porrotarekin bizitzen ikasi behar duela, saihetsezinak baitira prozesu zientifikoan.


Jatorrizko elkarrizketa Mujeres con Ciencia blogean argitaratu zen 2026ko ekainaren 13an: Mehrnoosh Arrar: «Me gustaría poder aportar al desarrollo de terapias antivirales para el dengue».

Itzulpena: EHUko Euskara Zerbitzua.


Ikertzen dut atalak emakume ikertzaileen jardunari erreparatzen die. Elkarrizketa labur baten bidez, zientzialariek azaltzen dute ikergai zehatz bat hautatzeko arrazoia zein izan den eta baita ere lanaren helburua.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.Beharrezko eremuak * markatuta daude.