Ezjakintasunaren kartografia #6

Ezjakintasunare kartografia 6 curling

Mapping Ignorance-n asteon argitaratu diren artikuluak:

Gizakiok hiru fotorrezeptore erabiltzen ditugu bakarrik koloreko ikusmenenerako. Txoriek eta narrastiek aldiz laurekin konpontzen dira. Zortzi izatea ez da gauza arraroa tximeletetan, baina zertarako behar ditu hamabi ganba batek? Erantzuna Francisco J. Hernándezek itsas mantisari buruzko haren bigarren artikuluan: Mantis shrimps (part 2): lords of colour (or perhaps not).

Supernoben artean Cassiopeia A (Kasiopea) ikertuenetariko izango da, zeruko erradio-iturri distiratsuena izateagatik eta baita, supernoba gazteenaren hondarra izateagatik ere. Izarrak eztanda egin zuenean, hondarretan elementu erradioaktiboen banaketa kartografikoa nola gauzatu zen azaltzen duen informazio harrigarria eman du ikerketa berri batek. Xehetasunak Santiago Pérez Hoyosek ematen dizkigu Mapping the explosion of Cassiopeia A artikuluan.

Jada jolastutako harriak saihesteko, curling-jaurtitzaileak ibilbidea nabarmenki makurtu edo kurbatu dezake harria askatu aurretik biraketa txiki bat eraginez. Pista garbitzaileek ere errotazioa handitu dezakete modu jakin baten izotza eskuilatuz. Baina izotzaren kontra leundutako harri baten marruskadura-koefizientea oso txikia da, beraz, nola lortzen da halako kurbatura handia ibilbidean? Carlos Casanuevak kontatzen digu Curling the path of a curling stone-n.

——–

Mapping Ignorance bloga lanean diharduten ikertzaileek eta hainbat arlotako profesionalek lantzen dute. Zientziaren edozein arlotako ikerketen azken emaitzen berri ematen duen gunea da. UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedraren eta Nazioarteko Bikaintasun Campusaren ekimena da eta bertan parte hartu nahi izanez gero, idatzi iezaguzu.

Eman iritzia

You may use these HTML tags and attributes: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>