Zientziaz Blai 2026 | Zientzia guztiontzat, salbuespenik gabe

Ekitaldiak

2 min

Zientziaz Blai 2026 | Zientzia guztiontzat, salbuespenik gabe

Beste urte batez, Zientziaz blai ekimena bueltan da, Logos Elkarteak antolatua. Helburua kultura zientifikora iristeko zailtasun handienak dituzten auzoetako herritarren gizarte-garapena eta aukera berdintasuna bultzatzea. Zazpigarren edizioa apirilaren 23tik (osteguna) 26ra (igandea) egingo da, Bilboko San Frantzisko eta Bilbo Zaharra auzoetan.

Edizio honetan jorratuko diren gaien artean honako hauek daude: adimen artifizialaren gorakada eta horrek auzoetako eguneroko bizitzan duen eragina, hezkuntza eta bere egungo erronka batzuk, edo Bilboko auzoetako ezaugarri geologikoak eta industria-jarduera.

2026ko egitaraua

Aurtengo Zientziaz blai ekimenak hiru jarduera izango ditu: guztiak doakoak, edukiera bete arte.

  • “El auge de la IA en mi barrio” (AAren gorakada nire auzoan) hitzaldi-solasaldia – Lorena Fernández
    • Data: apirilaren 23an, ostegunean, 18:00etan, Sarean gunean (Mariaren Bihotza plaza, 4. Bilbo).
    • Hizlaria: Lorena Fernández informatika-ingeniaria da, Deustuko Unibertsitateko nortasun digitaleko zuzendaria eta STEAM arloko dibulgatzailea. Hitzaldien ondoren, bertaratutako publikoarekin solasaldia egingo da.
  • “Zientzia eta gizartea: hezkuntzari azteketa” hitzaldi-sorta
    • Data: apirilaren 24an, ostiralean, 18:00etan, Hika Ateneoan (Eskola Zumarkalea 1, Bilbo).
    • Edukia: 15 minutuko hitzaldi laburren saioa, hezkuntza arloko lau profesionalen eskutik. Hitzaldien ondoren, bertaratutako publikoarekin solasaldia egingo da.
      • Pablo Garaizar (Deustuko Unibertsitatea): “El debate de la tecnología en el aula” (Teknologiaren eztabaida ikasgelan).
      • Naroa Martínez (Cantabriako Unibertsitatea): “Reconocer errores de razonamiento: claves educativas para la vida cotidiana” (Arrazoiketa-akatsak identifikatzea: eguneroko bizitzarako hezkuntza-gakoak).
      • Lucía Campo (Euskal Herriko Unibertsitatea): “Cómo enseñar a pensar en la era digital” (Nola irakatsi pentsatzen aro digitalean).
      • Andrea Khalfaoui (Euskal Herriko Unibertsitatea): “Interacciones interculturales que enriquecen la convivencia: una realidad en las aulas de educación infantil” (Bizikidetza aberasten duten kultura arteko interakzioak: haur-hezkuntzako ikasgeletako errealitatea).
  • “Bilbo geologikoa eta industriala” ibilbidea
    • Data: apirilaren 26an, igandean, 12:00etan. Ibilbidearen hasiera: Mariaren Bihotza plaza, Bilbo.
    • Edukia: bi orduko ibilbide gidatua Bilboko goiko auzoetan eta itsasadarraren inguruan zehar. Ekobideak kooperatibaren eskutik, auzo hauen gida geologikoa, ingurunearen ezaugarrien ondorioz sortutako industria eta haren eragina aztertuko dira.

Zientziaz Blai 2026 ekimenak zientzia guztiontzat bideratu nahi du, salbuespenik gabe. Kultura zientifikoaren dibulgaziorako Logos Elkarteak antolatzen du, ikuspegi zabal eta anitzarekin. Zientziaz Blai lankidetzan gauzatzen den ekitaldia da eta honako kolaboratzaile hauek ditu: Euskal Herriko Unibertsitateko Kultura Zientifikoko Katedra, Bilbo 5001 aseguru-artekaritza, BCMaterials ikerketa-zentroa, Hika Ateneo, Sarean eta Bilbo Zaharra, San Frantzisko eta Zabala auzoetako sare komunitarioa osatzen duten Ehunka. Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu Logos Elkartearen webgunean.

Zientziaz Blai 2026 | Zientzia guztiontzat, salbuespenik gabe

Data
Ordutegia
18:00etatik 14:00etara
Tokia
San Frantzisko auzoa
Helbidea
Ibaiondo, Bilbo

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.Beharrezko eremuak * markatuta daude.