Zientziaz Blai: osasuna, gizartean

Ekitaldiak

Logos Elkarteak Zientziaz Blai ekimenaren edizio berria antolatu du. Ekimen horren oinarrian kultura zientifikora iristeko zailtasun handienak dituzten auzoetako herritarren gizarte-garapena eta aukera berdintasuna dago eta, aurten, osasunaren garrantzia gizartean izango du hizpide nagusi.


Zientziaz Blai ekimenaren edizio berria ekainaren 2tik 3ra egingo da Bilboko San Frantzisko auzoan eta honako jarduera hauek izango ditu:

Ekainak 2, ostirala, 18: 30ean. Hika Ateneoa.

Zientzia eta gizartea izenburupean hitzaldi saioa egingo da osasuneko 4 profesionalekin eta solasaldira bertaratutakoekin.

  • Leticia Arribas: 0 km-ko osasuna; auzoa eta bertako jendea osasun komunitarioaren ardatz (Salud km. 0; el barrio y sus gentes como eje de salud comunitaria)
  • Nany Pérez-Hoyos: Diagnostikoa: minbizia… borrokatu edo elkarBIZI? (Diagnóstico: cáncer… ¿combatir o conVIVIR?)
  • Julia Fernández: Nola eragiten du auzoak gure jarduera fisikoan? MugiBIL proiektu herritarra (¿Cómo influye el barrio en nuestra actividad física? Proyecto ciudadano MugiBIL)
  • Marc Ruiz de Minteguía: Asegabetasun-tsunamia. Sare sozialak eta elikadura-portaeraren nahasmendua (Un tsunami de insatisfacción. RRSS y TCA)

Ekainak 3, larunbata, 12: 00etan. Mariaren Bihotza plaza.

Gure inguruko osasuna: ibilbide gidatua Bilboko erdigunetik eta itsasadarraren inguruetatik. Bertan, bi geologok eta LOGOS Elkarteko bi kidek ingurunearen ezaugarriak, ustiapena, zaintza eta gure bizimoduan eta osasunean duten eragina azalduko dituzte. Aldez aurreko izena eman behar da logoselkartea@gmail.com helbidean.

Ekainak 3, larunbata, 18: 00etan. BBK Kuna.

“Lehen mailako jarduera bat” sorospeneko tailerra: lehen sorospenak behar dituzten egoerak antzeztuko dira tailerrean eta, osasuneko profesional baten laguntzarekin, jarduketan nola jokatu eta akatsak nola saihestu identifikatuko da. Edukiera mugatua da. Izena eman behar da logoselkartea@gmail.com helbidean.

Jarduera guztiak doakoak dira

Zientziaz Blai 2023 LOGOS Elkarteak antolatzen du, Euskal Herriko Unibertsitateko Kultura Zientifikoko Katedrarekin, Bilbo Zaharra, San Frantzisko eta Zabalako taldeen koordinatzailearekin, BCMaterials ikerketa-zentroarekin, Hika Ateneorekin eta 5001 Bilbao Aseguru Artekaritzarekin lankidetzan.

Zientziaz Blai: osasuna, gizartean

Data
Ordutegia
18:30etatik 20:00etara
Tokia
San Frantzisko auzoa
Helbidea
San Frantzisko auzoa, Bilbo

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.Beharrezko eremuak * markatuta daude.