Science+

Ekitaldiak

Maiatzaren 7, 8 eta 9an Science+ izeneko ekitaldia egingo da Bilbon, UPV/EHUko Bizkaia Aretoan.

Zientziaren arloan eta, batez ere, Europako esparruan diren lanbide-aukerak aztertuko dira jardunaldiotan. Interes orokorreko hitzaldi nagusiak, hitzaldiak eta entzule eta hizlarien arteko eztabaida-saioak izango dira topaketen osagai nagusiak. Ikerketan, kazetaritza eta edizio zientifikoan, I+G enpresetan eta I+Gren finantzazioan eskarmentu handia duten zenbait pertsonek hartuko dute parte hitzaldi eta eztabaida-mahaietan.

Science+

Science+-era joango direnek lanbide-aukerei buruzko informazioa jaso ahal izango dute, beste pertsonen esperientzietatik ikasi, euren intereseko zientzia-elkarteak ezagutuko dituzte, eurentzat lagungarri izan daitezkeen I+G programak zein diren ikasiko dute, eta Europako zientziaren etorkizun hurbilean diren erronka nagusien gainean eztabaidatu.

Jardunaldi gehienak gaztelaniaz izango dira, baina hitzaldi batzuk ingelesez emango dituzte. Ekitaldiari buruzko informazioa scienceplus.es webgunean duzu eskuragarri. Parte hartu ahal izateko izena eman beharko duzu eta sinbolikoa den diru kopurua (5€) ordaindu.

  • Jardunaldien gai nagusiak honakoak dira:
  • Karrera zientifikoa akademian
  • Zientziaren arloan dauden lanbide-aukerak
  • Zientzia elkarteak
  • Europako zientziaren erronkak
  • Espainia eta Europako ikerketa sare eta programak
  • Zientzia eta politikaren arteko zubiak
  • Zientzia dibulgazioa

Alemaniako Errepublika Federalean diren zientzialari espainiarren elkarteak (CERFA) eta Erresuma Batuan diren zientzialari espainiarren elkarteak (CERU) dira Science+ jardunaldien ekimena eta gure unibertsitateko Kultura Zientifikoaren Katedraren laguntza dute.

Science+

Hasiera data
Amaiera data
Ordutegia
14:45etatik 20:00etara
Tokia
UPV/EHUko Bilbao Bizkaia Aretoa
Helbidea
Abandoibarra, 3, Bilbo

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.Beharrezko eremuak * markatuta daude.