Mapping Ignorance-n asteon argitaratu diren artikuluak:
Zein da bero-makina batek izan dezakeen tamainarik txikiena? Erantzun posibleari erreparatuz gero, ikusiko dugu hau termodinamika klasikotik haratago doala, faktore kuantikoak parte hartzen dutelako. Guzti hau eta beste hainbat gauza interesgarri kontatzen dizkigu Daniel Manzanok Quantum thermal machines-en.
Aukeramena da filosofiaren arazorik klasikoenetarikoa. Filosofia gainditzen duen kontua da hau, ondorio etikoak eta penalak ere izan dezakeen gaia baita. Gaur egungo ezagutza zientifikoen arabera, argudiatu genezake aukeramena edo hautamena existitzen dela? Jesús Zamora Bonillak arazoa plazaratzen du eta erantzunaren bila hasten da On the neuropsychology of free will-en .
BICEP2 teleskopioaren azken asteotako emaitzek, fisikaren eta dibulgazioaren munduak asaldatu ditueta telebistako albistegietan zein egunkari orokorretan, jarraipen zabala ere egin diote. Emaitzok baieztatzen badira Nobel saria jasoko luketen pertsonei buruz asko hitz egiten da. Bi izen azaltzen dira behin eta berriz, Alan Guth eta Andrei Linde. Baina badago ea inork aipatzen ez duen hirugarren bat. The forgotten third an cosmic inflation artikuluarekin ahanzte hau konpontzen laguntzeko prest dago Mario Herrero.
Mapping Ignorance bloga lanean diharduten ikertzaileek eta hainbat arlotako profesionalek lantzen dute. Zientziaren edozein arlotako ikerketen azken emaitzen berri ematen duen gunea da. UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedraren eta Nazioarteko Bikaintasun Campusaren ekimena da eta bertan parte hartu nahi izanez gero, idatzi iezaguzu.