Zientzialari 16 – Unai Ugalde from Kultura Zientifikoko Katedra on Vimeo.
Izaki bizidun ezberdinek elkarren artean komunikatzeko duten gaitasunaz hitz egiten denean, gutxitan aipatzen da landareak, mikroorganismoak eta baita zelulak ere hainbat tresnaz baliatzen direla elkarrekin eta haien inguruarekin komunikatzeko.
Gai honetan aditua den ikertzaile batekin izan gara. Gaur, ‘Zientzialari‘ atalean, Unai Ugalde UPV/EHUko Biokimikako irakaslea dugu gurekin.
Atal honen bitartez euskal ikertzaileen lana zabaldu nahi dugu gure jarraitzaileen artean.
1 iruzkina
Hizlari kimikoen gaia landu zuten Elhuyar aldizkarian 2012. urtean. Bertan, besteak beste, EHUko Biokimika eta Biologia Molekularreko ikertzailea den Unai Ugalderekin hitz egin zuten mikroorganismoek komunikatzeko duten gaitasunei buruz.
Izan ere, inguruan zein dagoen jakiteko, seinale kimikoak darabiltzate bakterioek eta onddoek.
Onddoen biokimika ikertzen diharduen Unai Ugaldek azaldu zuenez bertan: “Mugitu ezin direnez, jakin behar dute inguruan arerio edo lehiakide asko dagoen ala ez, zer egin erabakitzeko.”