Ezjakintasunaren kartografia #42

Dibulgazioa · Ezjakintasunaren kartografia

Mapping Ignorance blogean hainbat artikulu interesgarri argitaratu dituzte. Hona hemen asteon plazaratu diren artikuluen laburpena.

ezjakintasunaren kartografia 42

Darwinen txontei buruz guztia esanda zegoela zirudienean, darwinista klasiko eta epigenetiko iraultzaileen arteko eztabaida dugu pil-pilean. Eta tartean, diseinu adimentsuaren aldekoak muturra sartzen. Carlos Romá-Mateoren artikuluan ditugu guztiak: Epigenetics takes us back to the Galápagos.

Antartidan dagoen jarduera zientifikoa, bertan dagoen jarduerarik garrantzitsuena da, eta honek sortzen duen ingurumen-kaltearen kontzientea dela pentsa dezakegu. Datuek adierazten dute, aldiz, bestelako jardueren antzera, hau ez dela horrela. Beraz, nola saihestu kalte gehiago? Maialen Ruiz Pradak azaltzen digu Cleaning Antarctica: Is the cure worse than the disease?-n.

Jesús Zamorak diseinu adimentsuaren aldeko kide sofistikatuenen argudioak piezaz-piezaz bertan behera uzten aurrera darrai, haren hirugarren artikuluan: Deconstructing intelligent design (3): The true (and complex) nature of the ‘explanatory filter’.


Mapping Ignorance bloga lanean diharduten ikertzaileek eta hainbat arlotako profesionalek lantzen dute. Zientziaren edozein arlotako ikerketen azken emaitzen berri ematen duen gunea da. UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedraren eta Nazioarteko Bikaintasun Campusaren ekimena da eta bertan parte hartu nahi izanez gero, idatzi iezaguzu.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.Beharrezko eremuak * markatuta daude.