Ezjakintasunaren kartografia #46

Mapping Ignorance blogean hainbat artikulu interesgarri argitaratu dira. Hona hemen asteon plazaratu diren artikuluen laburpena.

ezjakintasunaren kartografia #46

Diseinu adimentsuaren artikulu-sortari bukaera ematen dio Jesús Zamorak erlojua eta erlojugilearen analogia aztertuz. Haren ondorioa da: diseinu adimendua logika kaxkarra da, zientzia txarra eta, neuk gehitzen diot honi, teologia eskasa: Deconstructing intelligent design (and 5): Of clocks and complexity.

Iaz, 2014. urtean, iragarritako aurrerapen teknologikoa izan zen, etengabe glukosa maila neurtzen duten lentillena. Hau, printzipioz, oso baliagarria litzateke diabetikoentzat… Seguru? Jaime de Juanen artikuluan: Contact lenses to monitor glucose levels: A sweet solution for diabetic patients?

2014. urtean Mapping Ignorance blogean argitaratutako artikulu batzuek aurrera egin zuten, munduko zientzia-dibulgaziozko milaka artikuluen artean. Eta, hauek, Editorearen Hautaketa (Editors’ Pick ) aitorpena jaso zuten ScienceSeeker.org-en. César Toméren eskutik: MI’s 2014: Editors’ Picks.

–—–

Mapping Ignorance bloga lanean diharduten ikertzaileek eta hainbat arlotako profesionalek lantzen dute. Zientziaren edozein arlotako ikerketen azken emaitzen berri ematen duen gunea da. UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedraren eta Nazioarteko Bikaintasun Campusaren ekimena da eta bertan parte hartu nahi izanez gero, idatzi iezaguzu.

Eman iritzia

You may use these HTML tags and attributes: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>