Urteko artxiboa:

Antonio Martínez Ron
Eben Alexander oso ospetsua da Estatu Batuetan. Bere liburuaren bi milioi ale saldu ditu, eta lan hau duela urtebete argitaratu bazen ere, salduenen zerrendan jarraitzen du oraindik ere. Liburuaren izena oso argigarria da: “Zeruaren froga: neurokirurgialari hark bidaia egin zuen heriotza osteko bizitzara (“Proof of Heaven: A Neurosurgeon’s Journey into the Afterlife“). Erdietsi duen arrakasta […]

Jon Mattin Matxain
Artikulu sorta honen bigarren atalean Mekanika Kuantikoak Kimika azaltzeko beharrezkoak ziren ekuazioak ematen zizkigula ikusi genuen. Hau horrela izanda, bi arazo nagusi topatu genituen. Alde batetik, ekuazio hauek oso konplexuak ziren ebatziak izateko, eta bestetik, zaila zen Mekanika Kuantikoak sortutako hiztegi berria Kimikako hiztegi enpirikoarekin uztartzea. Gaurko artikulu honetan, aztertuko dugu zientzialariek arazo hauei nola aurre […]

Bai lagunok! #KulturaZientifikoa I. Jaialdia abian da! Txiskeroa eskutan, suziria piztu eta sareko zeru birtualean eztanda egin du. Baina gurea ez da ohiko txupinazoa. Txanpain-botilak eta horrelakoak ez ditugu zabalduko. Dakizuenez, gure Jaialdian Kultura Zientifikotzat har daitezkeen ezagutza esparruen inguruko ekarpenak bilduko dira. Jakintza arlo desberdinen inguruko post, mezu edo artikuluak idatzi, editatu, sareratu eta bilduko dira, eta horrekin, […]

Bosoiak eta fermioiak oso tenperatura baxuetan nahastean gertatzen diren efektu kuantikoak aztertu ditu UPV/EHUko ikertzaile batek
UPV/EHUko Eneko Malatsetxebarria fisikan doktoreak teorikoki aztertu ditu tenperatura oso baxuetan atomoetan gertatzen diren efektu kuantiko zenbait. Batetik, zehaztu du bosoi eta fermioi motatako atomoak nahas daitezkeela modu jakin batean. Hala, fisikari esperimentalei eskura jarri dizkie esperimentu horiek egiteko baldintzak. Eta, bestetik, ondorioztatu du […]

Antonio Martínez Ron
Duela hainbat aste plazaratu du Nature aldizkariak “20 aholku zientzi argitalpenak interpretatzeko” (Twenty tips for interpreting scientific claims); lan horretan, adituak ez direnei argibideak eman nahi izan zaizkie ikerketa baten fidagarritasuna eta zorroztasuna ebaluatzeko. Guk laburtu eta moldatu egin ditugu 20 kontu horiek, irakurleari baliagarri gerta lekizkiokeelakoan. Ziur aski badira zerrenda honetan sartzeko bestelako lerramendu […]

Antonio Martínez Ron Bizidun gehienok mugitzen gara eredu matematiko berberari jarraiki. Mugimendu fraktal hau, Benoît Manderbrotek deskribatu zuen eta “Lévyren hegaldia” esan ohi zaio. Eredua, bizidun askotan ikus daiteke, marrazoetatik erleetaraino. Izatez, txandakatu egiten ditugu bi mugimendu mota: mugimendu browndar labur batzuk azarean eginak, eta ibilbide luzeko beste batzuk. Ikertzaile talde batek berriki egiaztatu du eredu horri berorri jarraitzen zaizkio […]

Peru S. Gamarra
Zientzialariek, maiz, bere kasa egiten dute lan. Izan ere, askotan, zaila egiten zaigu aurrera daramaten jarduna zein den ikustea eta, are zailagoa oraindik, egiten dutena behar bezala ulertzea. Lanean ikusten ditugu, baina nekez dakigu zehazki zertan dabiltzan. Kimikari batek, adibidez, laborategian egiten du lan eta bertan egiten duena behar bezala ulertzeko zailtasunak izaten ditugu. Bera hor dago, […]