“Hiri baten arkeologia eta historia. Vitoria-Gasteizen jatorria (I)” izenburuarekin Agustin Azkaratek eta José Luis Solaunek argitaratu duten obrak ia 20 urtetan zehar hirian egin diren arkeologia-ikerketak laburtzen ditu. Trilogia horren lehen alean erreferentzia egiten zaio Santa Maria plazan, elizpearen sarreraren aurrean aurkitu den putzuari.
Hau da, 1,4 metroko diametroko eta 3,5 metro baino sakonera askoz handiagoko putzu zirkularra, akuifero kuaternarioan bildutako ura hartu arte hainbat metro jaisten dena. Gaur egun, Olarizuko kalkarenitazko harri-hormaz estalia dago, Behe Erdi Aroko berreraikuntza baten emaitza.
VIII. mendeaz geroztik tenpluaren inguruko Goi Erdi Aroko etxebizitzak eraikitzen ziren aldi berean zulatu zen putzua, eta gune horretako etxeen edo etxebizitza-unitateen parte bihurtu zen. Zurezko zutabez eraikitako etxebizitzak dira, zura, buztina eta material galkorrak baino ez dira erabiltzen. Etxebizitzarekin batera, ale eta abereak gordetzeko txabola txiki bat eta ortu txikiren bat.
Geroago, XI. mendean Gasteizek gaur egun Goiuri jauregian gordetzen den hiri-trazadura bera inauguratu zuenean, putzuak bizilagunentzako komunitateko putzu gisa funtzionatu zuen. Ordurako etxe gehiago zegoen Gasteizen eta harri-zolazko lehen kaleak azaldu ziren. Etxeetan aldaketa nabarmenak egin ziren. Zurezko zutabeak ez dira lurrean zuzenean finkatzen, hemendik aurrera zutikoek harrizko oinaldeak izango dituzte euskarri, horrela, lurretik isolatu eta usteltzea eragotziko da. Belaunaldi batek baino gehiagok erabili ahal izango du etxea.
Baina joan gaitezen gure putzura, ikertzaileek liburuan jasotzen dutenez, “XV. mendean elizpea eraiki zenean, ziur asko, horren amortizazioa ekarri zuen, baina horren memoria gizartean bizirik jarraitu zuen (eta horren erabilgarritasuna); izan ere, gutxienez XIX. mendera arte, katedralean eraikitako ubide askok zuzenean horren barruan husten zuten ura”.
Gasteizko Santa Maria Katedralaren barrualdean nahiz horren inguruetan egindako indusketa-lanen emaitzak harrigarriak izan dira, putzu honen kasuan bezala baina ez da izan bakarra, aurrerantzean beste aurkikuntza batzuen berri izango dituzue.
Egileez: Gasteizko Katedral Zaharraren biziberritze eta berreskuratze lanetan diharduten Santa Maria Katedrala Fundazioa (@catedralvitoria) eta UPV/EHUko GPAC-Ondare Eraikiari buruzko ikerketa-taldea (@gpac_upv_ehu) dira artikuluaren egileak.
1 iruzkina
[…] bat dakarkigute Santa Maria Katedraleko Fundazioak eta Ondare Eraikiari buruzko ikerketa-taldeak, Santa Maria Katedraleko putzua. 1,4 metroko diametroko eta 3,5 metro baino sakonera askoz handiagoko putzu zirkularra, akuifero […]