Santa Maria Katedraleko putzua

Santa Maria Katedrala Fundazioa eta Ondare Eraikiari buruzko ikerketa-taldea

“Hiri baten arkeologia eta historia. Vitoria-Gasteizen jatorria (I)” izenburua­rekin Agustin Azkaratek eta José Luis Solaunek argitaratu duten obrak ia 20 urtetan zehar hirian egin diren arkeologia-ikerketak laburtzen ditu. Trilogia horren lehen alean erreferentzia egiten zaio Santa Maria plazan, elizpearen sarreraren aurrean aurkitu den putzuari.

Hau da, 1,4 metroko dia­metroko eta 3,5 metro baino sakonera askoz handiagoko putzu zirkularra, akuifero kuaternarioan bildutako ura hartu arte hainbat metro jais­ten dena. Gaur egun, Olarizuko kalkarenitazko harri-hormaz estalia dago, Behe Erdi Aroko berreraikuntza baten emaitza.

1. irudia: Katedraleko indusketak eta harri guztiak fotogrametriaren bidez erregistratuak izan dira, 3Dko eredua sortuz. Irudian putzuari dagokion irudikapen geometrikoa ikus dezakegu.

1. irudia: Katedraleko indusketak eta harri guztiak fotogrametriaren bidez erregistratuak izan dira, 3Dko eredua sortuz. Irudian putzuari dagokion irudikapen geometrikoa ikus dezakegu.

VIII. mendeaz geroztik tenpluaren inguruko Goi Erdi Aroko etxebizitzak eraikitzen ziren aldi berean zulatu zen putzua, eta gune horretako etxeen edo etxebizitza-unitateen parte bihurtu zen. Zurezko zutabez eraikitako etxebizitzak dira, zura, buztina eta material galkorrak baino ez dira erabiltzen. Etxebizitzarekin batera, ale eta abereak gordetzeko txabola txiki bat eta ortu txikiren bat.

Geroago, XI. mendean Gasteizek gaur egun Goiuri jauregian gordetzen den hiri-trazadura bera inauguratu zuenean, putzuak bizilagunentzako komunitateko putzu gisa funtzionatu zuen. Ordurako etxe gehiago zegoen Gasteizen eta harri-zolazko lehen kaleak azaldu ziren. Etxeetan aldaketa nabarmenak egin ziren. Zurezko zutabeak ez dira lurrean zuzenean finkatzen, hemendik aurrera zutikoek harrizko oinaldeak izango dituzte euskarri, horrela, lurretik isolatu eta usteltzea eragotziko da. Belaunaldi batek baino gehiagok erabili ahal izango du etxea.

2. irudia: Indusketarako hartutako argazkia, bertan 18803 Unitate Estratigrafikoa ikusten dugu, putzuari dagokiona hain zuzen ere.

2. irudia: Indusketa-lanen aztarnei esker egindako erreprodukzioa. Bertan ikus daiteke putzuari zegokion sorrerako tokia zein zen.

Baina joan gaitezen gure putzura, ikertzaileek liburuan jasotzen dutenez, “XV. mendean elizpea eraiki zenean, ziur asko, horren amortizazioa ekarri zuen, baina ho­rren memoria gizartean bizirik jarraitu zuen (eta horren erabilgarritasuna); izan ere, gutxienez XIX. mendera arte, katedralean eraikitako ubide askok zuzenean horren barruan husten zuten ura”.

3. irudia_ Indusketarako hartutako argazkia, bertan 18803 Unitate Estratigrafikoa ikusten dugu, putzuari dagokiona hain zuzen ere.

3. irudia: Indusketarako hartutako argazkia, bertan 18803 Unitate Estratigrafikoa ikusten dugu, putzuari dagokiona hain zuzen ere.

Gasteizko Santa Maria Katedralaren barrualdean nahiz horren inguruetan egindako indusketa-lanen emaitzak harrigarriak izan dira, putzu honen kasuan bezala baina ez da izan bakarra, aurrerantzean beste aurkikuntza batzuen berri izango dituzue.

———————————————————————————-

Egileez: Gasteizko Katedral Zaharraren biziberritze eta berreskuratze lanetan diharduten Santa Maria Katedrala Fundazioa (@catedralvitoria) eta UPV/EHUko GPAC-Ondare Eraikiari buruzko ikerketa-taldea (@gpac_upv_ehu) dira artikuluaren egileak.

———————————————————————————-

Iruzkin 1

Eman iritzia

Asteon zientzia begi-bistan #54 | Dibulgazioa | Zientzia Kaiera

[…] bat dakarkigute Santa Maria Katedraleko Fundazioak eta Ondare Eraikiari buruzko ikerketa-taldeak, Santa Maria Katedraleko putzua. 1,4 metroko dia­metroko eta 3,5 metro baino sakonera askoz handiagoko putzu zirkularra, akuifero […]

Eman iritzia

You may use these HTML tags and attributes: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>