Zer ikusi hura jan

Kolaborazioak · Mugaldea

Harremanik ote dute elikadurak eta morfologiak? Horixe badutela! Hainbat irizpide daude animalia-espezieak sailkatzeko, baina jaten dutenari erreparatuta, hiru talde daude:

  1. Haragijaleak edo karniboroak, hau da haragia jaten dutenak.

  2. Belarjaleak edo herbiboroak, hau da landareak jaten dituztenak.

  3. Orojaleak edo omniboroak, hau da denetarik jaten dutenak.

zer ikusi hala jan
Irudia: Jirafa belarjalea da. zuhaitzetako hostoez elikatzen da batez ere.

Taldeen artean nabaritzen diren desberdintasunak ez ditu elikadurak berak sortuak, elikatu ahal izateko egin behar izaten dituzten ahaleginek sortuak baizik. Horrela, haragijaleek ehizatu egin behar dute gero jango dutena, eta belarjaleek aldiz, nahiko dute behar bezainbesteko bazka, belar edo bestelako landare dituen toki bat aurkitzea. Izan ere, landareak ez dira korrika hasten animalia hauek hasten jaten direnean.

Hori dela eta, animalia haragijale harrapatzaileen atzamarrak, funts-funtsezkoak dira harrapakinari eutsi eta errazago jan ahal izateko. Hortz zorrotzago eta handiagoak ere badituzte, harrapakinak zatikatzeko. Eskeleto eta muskulu-sistema ere oso desberdinak dira bi animalia taldeetan. Haragijaleek sistema indartsuagoak dituzte, harrapakinak korrika ari direla harrapatu ahal izateko.

Eta hor daukagu era berean ikusgai ez dagoena, zeren eta urdaila ere guztiz desberdina baitute, eta belarjaleek gainera, bere gorputza baino hamar aldiz luzeagoa den hestea dute. Berez, laboreen eta fruten deskonposizioak askoz ere luzeago jotzen du, eta gainera, haragijaleek baino hamar aldiz diluituago dute azido klorhidrikoa.

Haragijaleek aldiz, heste laburra dute (bere gorputza baino hiru aldiz luzeagoa). Izan ere, haragia azkar deskonposatzen da, eta gainera belarjaleek bezainbesteko patxadaz ezin dute jan: belarra ez da lapurtzen, eta harrapakinak ostera, bai.

Baina nire ustez, begiak dira bi taldeen arteko alde miresgarriena. Gutxik erreparatzen diete begiei, eta ume bati lehoi bat edo jirafa bat deskribatzeko eskatzen bazaie, atzamar zorrotzak edo luzeak hartuko ditu hizpide. Ikusmena ordea ez dago espezieen eboluziotik at.

Zer esanik ez, eboluzio horrek ahalbidetu du espezie horiek guztiak gure planetan biziraupenari eustea. Belarjaleak, harrapakin izan daitezkeelarik, ikusmen esparru zabalagoa izan behar dute, ahalik eta angelu zabalen izan behar dutelako bere harrapatzaileak ikusi ahal izateko. Hori dela eta, begiak aldeetan dauzkate, eta ia 360º dituzte kontrolpean. Mehatxuka dabilen ia edozein harrapatzaile ikus dezakete eta aukera izaten dute erasoei ihes egiteko. Haragijaleek berriz, buruaren aurreko aldean dauzkate begiak, ikusmen zorrotza behar dutelako. Berez, distantziak ondo kalkulatzeko fokalizazio ona besterik ez dute behar.

Edonola, belarjaleek badute alde txiki bi bere ikusmiratik kanpo, buruaren aurrean eta buruaren atzean. Horrela, bere aurrean bertan dauden objektuak ez dituzte ondo ikusten, bere begien aldeetako kokapenagatik. Horregatik mugitzen dute behin eta berriz burua, aurre-aurrean dutena ikusi ahal izateko. Antzera gertatzen da hegaztietan, eta oiloek ere aurrean daukatena ikusteko mugimenduak egiten dituzte. Arrainek bestetik, aurpegiaren bi aldeetan dituzte begiak, eta behartuta daude burua eskuin-ezker azkar mugitzeko. Horrelaxe birkalkulatzen dute egiten ari diren bidea, eta gainera saihestu egiten dituzte oztopoak.

Datu bitxi ugari

Bestetik, badakigu elikadura funtsezkoa dela espezieen eboluzioan. Adibidez, Consejo Superior de Investigaciones Científicas izenekoaren (hau da Zientzia Ikerketetarako Goi Kontseiluaren) ikerketa batek agerian utzi du orain dela 20-24 miloi urte belarjale hausnarkarietan dibertsifikazio handia gertatu zela, bazkez gain hostoak, kimuak eta frutak ere jaten hasi zirelako.

Areago, animalia handiak ez ezik, intsektu batzuek ere oso elikadura berezitua dute. Izan ere, nazioarteko ikerlari talde batek bere lanetan ondorioztatu du intsektu gehienek landare-espezie bakar batean espezializatuta daudela.

13 herrialdetan milaka espezie aztertu ondoren, zientzialariek ondorioztatu zuten intsektu belarjale gehienak oso espezializatuta daudela. Toki gehienetan, intsektuen %50ak landare-espezie bakar bati erasotzen dio, eta hainbat kasutan are handiagoa da ehuneko hori.

Ondorio horietara iristeko, 7.500 espezie baino gehiago erabili ziren intsektu belarjaleetatik datuak lortzeko. Espezie hauek taxonomiako alde zabal bati dagozkio, eta munduan zehar elkarrekintzak dituzte 2000 landare-espezie baino gehiagorekin. Landa-lan hau honako herrialdeetan egin da: Brasil, Ekuador, Costa Rica, Panama, Belize, Amerikako Estatu Batuak, Kanada, Britainia Handia, Alemania, Polonia, Txekiar Errepublika, Japonia eta Papua Nueva Guinea.

Erreferentzia bibliografikoak


Egileaz: Maria José Moreno (@mariajo_moreno) kazetaria da.

Juan Carlos Odriozolak euskaratu du artikulua.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.Beharrezko eremuak * markatuta daude.